Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia departamentuak biologian, albaitaritzan zein ingurune zientzietako azken kurtsoko ikasle nahiz lizentziatuei praktikak eskaintzen dizkie. Jarduera honekin EHU zein beste unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ditzakete.
Landa lana (populazioen jarraipen eta zentsuak) Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban burutuko da. Aiaran baso-igel jauzkaria izango da espezierik aztertuena, adibidez, eta laborategiko lana Aranzadiko egoitzan (Donostian) egingo da.
Praktikak hilabete batekoak izan beharko dute gutxienez, beti ere proiektu zehatzen ordutegia kontuan hartuko delarik. Ordaintzen ez badira ere, gehigarrizko gastuak eta SCAko asegurua Aranzadiren kontu izango dira.
Informazio gehigarria eta kontaktua hurrengo web orrian lor dezakezue.