Hartz arrearen aztarnak

Erredakzioa 2012ko aza. 20a, 08:54

Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du hartz errearen inguruan Naturaya blogean:

Ziur asko, hartz arrea (Ursus arctos) desagertu eta urte asko geroago, aiararren oroimenean bizirik mantendu da espezie honen eta gizakiaren arteko elkarbizitza zein animali honen azken aleen ehiza.  Egun, animalia honek haranean izan zuen presentzia eta ustez abereei eragindako kalteak zeintzuk diren ezagutzeko bere aztarnak jarraitu behar ditugu, kobazuloetan sartuz eta artxiboetan bilatuz.

Gustavo Abascalek testu interesgarria idatzi du hartz errearen inguruan Naturaya blogean:

Ziur asko, hartz arrea (Ursus arctos) desagertu eta urte asko geroago, aiararren oroimenean bizirik mantendu da espezie honen eta gizakiaren arteko elkarbizitza zein animali honen azken aleen ehiza.  Egun, animalia honek haranean izan zuen presentzia eta ustez abereei eragindako kalteak zeintzuk diren ezagutzeko bere aztarnak jarraitu behar ditugu, kobazuloetan sartuz eta artxiboetan bilatuz.

90. hamarkadaren bukaeran, Enrique Arberasek eta biok ‘La Tiburcia’ izeneko kobazuloa aurkitu genuen Iturrigorri menditik gertu eta bertan hartz arre batek hibernatzeko erabiltzen zuen etzauntza topatu genuen, baita leku hartan hil egin zen hartza baten hezurrak eta hortz-zatiak ere.

Izan ere, asko dira Gorobelen aurkitu diren hartz arrearen arrastoak: 2011an Salvagoro Elkarteak egindako "Gorobeleko mendizerrako artzaintza" ikerketak aipatzen duen moduan, Takomano talde espeleologikoak gutxienez 12 kobazuloetan aurkitu zituen espezie honen aztarnak eta horietako zortzitan etzauntzak topatu zituzten. Honek guztiak hartzak Gorobelen izan zuen kokapena zabala izan zela agerian uzten du.  

Leize guzti hauen artean, ‘Hartzaren kobazuloa’ nabarmentzen da, non 2008an Israel Roblesek (Takomano talde espeleologikoa) kobazuloko osin batetik erortzean hil egin zen hartzaren eskeleto osoa aurkitu zuen.

Horrez gain, dokumentuek ere hartz arrea Gorobelen izan zuen presentzia aditzera ematen dute. 1630ean Aiarako Kofradiako bizilagunek animaliak harrapatzeko tranpa bat eskatu zuten, honako hau ekiditeko: “las grandes matanzas de lobos, osos y otro animales”(…) “así cesará el matar y destruir los ganados de yeguas y vacas  y sus crías por ser fertilísima la sierra y los montes de Salvada”. Horrez gain, dokumentu honen arabera, hauxe gertatzen zen mendizerra honetan: “se han despeñado osos y héchose pedazos”.

Hartz arrea gure eskualdetik noiz desagertu zen zehaztea zaila da. XVII. mendera arte, Arabako udalen kontu liburuek maiz jasotzen zituzten hartzak ehizatzeagatik ematen zituzten ordainsariak; besteak beste, Artziniega herriko liburuek halako hiru ordainsari jaso zituzten 1622an, zehazki, Tudela (Aiara), Losa eta Urkabustaizeko lagunek harrapatu zituzten hartzak.

XVIII. mendetik aurrera, gutxitan erregistratu ziren horrelako ordainsariak eta geratzen diren hartzak dauden azkeneko aleak direla konturatzen dira, esaterako, 1818an Gorbeian hil zutena. Oraingo honetan, bost udalek, Lezamakoa barne, bakoitzak 600 errealekin saritu zuten aipatutako mendiko azken hartza akabatu zuen ehiztaria.

Gaur egun, hartzak ikusteko aukerak Pirineotan edo Kantauriar Mendikatean aurkituko ditugu, non 30 eta 200 ale inguru bizi diren, hurrenez hurren. Alabaina, azken urteetan Kantauriar Mendikateko hartz kopuruak gora egin du eta 2010eko urrian Kantabriako hegoaldeko Valderredible haranetik eta Burgos probintziako ipar-ekialdeko Lora inguruetan  zebiltzan hartz gaztearen presentzia detektatu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide