"Gure abesti propioak konposatzera salto egiteko ordua heldu da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko aza. 20a, 10:19

HOSTARA musika taldea proiektu gaztea da baina Aiaraldeko leku ezberdinetan jo du dagoeneko. Taldea osatzen duten musikariek ibilbide luzea dute eta emango dituzten urratsak iragarri digu Urko Izquierdok, Hostara taldearen biolin-jotzailea.

 

Noiz sortu zen Hostara eta zeintzuk izan dira ibilbidearen emaitzak orain arte?

HOSTARA musika taldea proiektu gaztea da baina Aiaraldeko leku ezberdinetan jo du dagoeneko. Taldea osatzen duten musikariek ibilbide luzea dute eta emango dituzten urratsak iragarri digu Urko Izquierdok, Hostara taldearen biolin-jotzailea.

 

Noiz sortu zen Hostara eta zeintzuk izan dira ibilbidearen emaitzak orain arte?

Hostara taldea orain dela ia 2 urte gutxi gora behera sortu zen. Taldearen estiloa irlandar eta eskoziar folk musikan oinarritzen da, izan ere oso gustokoa dugu musika mota hori, eta horretaz gain, melodia jorratzen duten instrumentuak musika mota hori jotzeko aproposenetarikoak direlako.

Orain arte ibilbidea ez da oso luzea izan, baina baiaran zehar 5 kontzertu eskaini izan ditugu, zeinetan jendearen erantzuna eta jarraipena nahiko ona izan den. Momentuz “Lunasa” taldearen abestien bertsioak jotzen ditugu, tarteka irlandar eta eskoziar abesti tradizional batzuk ere jotzen digularik. Gure lehehengo kontzertua izan zenaren bideo batzuk taldearen web orrian entzun eta ikus daitzeke: http://hostara.blogspot.com.es/. Orain heldu da momentua non gure abesti propioak konposatzera salto egin nahi dugun.

 

Batzuk beste talde batzuen partaide izan zarete, zeintzuk dira proiektu horien eta honen arteko ezberdintasunak?

Momentuz, ezberdintasunik handiena proiektua hitza bera da. Hau ez da proiektu bat. Proiektuek normalean hasiera eta amaiera daukate. Hostara musika talde bat da. Musikaren bitartez lagunak ziren eta musika bitartekari moduan eukita elkarren artean lagunak bihurtu direnen arteko musika talde bat da. Nire kasuan, Urko, hori esango nuke dela ezderdintasunik handiena. Argi dago, musika talde bezala helburu batzuk ditugula; kontzertuak eman eta musika mota hau zabaltzearenak adibide moduan. Baina horrek ez du esan nahi Hostara taldearen sorrera proietu baten jarraipena denik.

Hitz horrek euki ditzazkeen interpretazio desberdinetaz aparte, beharbada Hostara taldeaten ezaugarri nagusia sorrera bera izan da. Euri Ttanttak desagertu eta gero, bertako taldekide batzuk, Kiriko, Urritz eta ni, irlandar eta eskoziar musikari eta musika berari diogun adeitasunaren ondorioz, “Lunasa” taldearen abestiak jotzeko elkartzen hasi ginen. Behin abesti mordo bat jotzen ikasi genuelarik, talde bat sortzea elkarri proposatu genion. Orduan izan zen non baxu eta kitarra jotzaile batzuk bilatzeari ekin genion. Hortaz, bi Jabiak topo egin genituen, beste musika “proiektu” batzuetatik ezagutzen genituenak ere, eta horrela taldea osatu.

 

Orain dela aste batzuk Arrankudiaga-Zollon jo zenuten, zein izan zen jendearen erantzuna eta zein nola jaso du publikoak zuen zuzenekoak? Zer espero behar du zuen kontzertuetara hurbiltzen diren pertsonek?

Oso atsegina izan zen bertan jotzea. Horretaz aparte, askertzekoa da bai Jon baita bertako gizarte-etxean lanean ari diren guztiengandik jasotako tratu ona.

Guk uste dugu nahiko giro polita sortu zela bertan. Gainera, Arrankudiaga-Zolloko gizarte etxea oso leku aproposa eta polita da gure ustez egiten dugun musikarako, eta ia ia bete genuen!

Publikoa nik uste nahiko pozik gelditu zela, bai jendea amaitzerarte gelditu zelako, baita kontzertua eta gero jasotako kritika onengatik. Ez dakigu jendeak zer espero zuen, baina gure musikarekin egiten duguna, edo behintzat saiatzen garena, giro polit bat edo atmosfera berezi horietako bat sortzea da, eta lagunekin trago batzuk hartzea normala baino askoz atseginagoa izate. Gure musikak alaitasuna transmititzen du, eta hori edonork gustora jaso dezakeen sentimendu bat dela uste dugu. Egunen batean mundo guztia dantzan jartzea espero dugu!

 

Zeintzuk dira zuen planak etorkizunari begira, helburu finkoren bat duzue?

Orain arte, aurretik esan bezala, musika talde batean oinarritu gara. Hortaz, oraindik aurrera gure abesti propioak egitera salto egin nahi dugu. Hori da momentuz helbururik nagusiena. Nola ez, espero dugu bai gure abesti berriak baita orain arte prestaturikoak kontzertuen bidez jendeak entzuteko posibilidadea eukitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide