"Europa mailako lehen greba orokorra da; erantzun ona espero dugu"

Aitor Aspuru Saez 2012ko aza. 12a, 09:40

Sergio Perez (1977) Aiaraldeko UGT sindikatuko kidea da. Europako hamaika herritan bezala, azaroaren 14an greba orokorra egiteko deia luzatu dute.

Azaroaren 14an greba orokorra deitu duzue hainbat sindikatuk. Nolakoa izan da prozesua?

Europako Sindikatu gehienon artean deitu dugu greba orokorra. Euskadi mailan CES barruan UGT, CCOO eta ELA daude sartuta; LAB ez. Europa mailan aplikatzen ari diren murrizketei erantzuteko mobilizazioa izango da. Euskadi mailan UGTk, CCOOek eta ESK-CUISek egin dugu bat deialdiarekin. LAB eta ELA ez dira atxikitu.

Sergio Perez (1977) Aiaraldeko UGT sindikatuko kidea da. Europako hamaika herritan bezala, azaroaren 14an greba orokorra egiteko deia luzatu dute.

Azaroaren 14an greba orokorra deitu duzue hainbat sindikatuak. Nolakoa izan da prozesua?

Europako Sindikatu gehienon artean deitu dugu greba orokorra. Euskadi mailan CES barruan UGT, CCOO eta ELA daude sartuta; LAB ez. Europa mailan aplikatzen ari diren murrizketei erantzuteko mobilizazioa izango da. Euskadi mailan UGTk, CCOOek eta ESK-CUISek egin dugu bat deialdiarekin. LAB eta ELA ez dira atxikitu.

Aurreneko aldia denez Europa mailan greba deitzen dena sindikatuen eta jendearen aldetik erantzun ona espero dugu. Izan ere, Italian, Espainian; Portugalen, Txipren eta Maltan ere egingo da greba. Portugalen, adibidez, Joao Proença idazkari nagusiak ere luzatu du deia. Italian, aldiz, lau ordutako greba egingo dute, leku ezberdinetan manifestazioak gauzatuz. Napolin, esaterako, hezkuntza eskubidea eta gazteen lan egoera izango dituzte ardatz. Grezian greba orokorra iragan astean egin zuten, bi eguneko iraupenarekin. GSEE eta ADEDY sindikatuek egindako balorazioaren arabera jarraipen zabala izan zuen 48 ordutako deialdiak. Azaroaren 14an hiru ordutako greba egingo dute hezkuntzan, baita manifestazio bat ere. Belgikan, ordea, Ford enpresaren itxiera salatzeko manifestazioa antolatu dute; Grezia, Portugal, Espainia eta Italiako enbaxaden aurrean elkartuko dira elkartasuna adierazi eta salaketa egiteko. Gainera, ekimen berezi bat egingo dute: austeritatearen nobel sari banaketa. Belgikako federazio ezberdinek eta FBT, Charleroi edo Lieja bezalako erakundeek greba orokorra babestu dute. Baita FGTB gazte erakundeak ere. Izan ere, Belgikan tentsio handia bizi dute barne mailan. Alabaina, Belgikako gobernuak soldatetan aldaketak agintzen baditu -hori iragarri du- greba orokorraren deialdia aurreratuko dute. Frantzian 28 manifestazio iragarri dituzte, CGT, CFDT, UNAS, FSU eta Solidaires sindikatuen elkarlanaren ondorio. Alemaniako hainbat hiriburutan ere manifestazioak egingo dira. Mobilizazio nagusia Berlineko Brandenburgo atearen aurrean egingo da; DGB sindikatuko kideek europar langileei elkartasun mezuak igorriko dizkiete eta Angela Merkeli helarazi.

Austrian, Polonian, Danimarkan Erresuma Batuan, Holandan, Errumanian, Suedian, Txekiar Errepublikan Eslobenian eta Espainian ere izango dira mobilizazioak. Azken honetan 150 elkarte baino gehiago atxikitu dira, herrialde osoan 100 manifestaziotik gora egingo direlarik.

Zeintzuk dira grebaren aldarrikapen eta alternatiba zehatzak?

Politikek ekonomian, jendartean eta demokrazian eragin dute. Europako politikariek, bereziki espainiarrek, bidegabekeria egoera bat ezarri dute: lan eskubideak urratzen ari dira, zergak, jkendartean pobrezia areagotzea... ezinbestekoa da salaketak egin eta merezi adinako mobilizazioarekin erantzutea.

Alternatibak badaude. Horregatik Espainiar gobernuari politikak aldatzea exijitzen diogu, ekonomia eta lanpostuak hazteko, lan erreformak moldatzeko, zerbitzu publikoak hobetzeko... Finean, estatuak jendarteak eskatzen dituen politikari erantzuteko baliabideak.

 Aiaraldean bizitzen ari diren lan gatazkei dagokienez zein da UGTren balorazioa?

EREak medio larria da eskualdeko egoera. Guardian lantegia greba mugagabean dago urriaren 23a geroztik, 120 langile kaleratzeko mehatxupean baitaude.

Batetik enpresek krisia eta lan erreforma aprobatxatzen dutela uste dugu, lan prekarietatea areagotzen ari direla. Izan ere soldatak eta lan baldintzak murrizten ari dira. Bestetik, badira banku eta instituzioen kredituak ezin dituztelako jaso arazo handiak dituzten enpresa proiektuak ere. Edo, eskaera faltagatik itxi diren lantegiak. Horregatik, politika aldatu behar dela uste dugu, hazkunde politika da garatu behar dena.

 Greba orokorra eta gero, zer proposatuko duzue?

Gobernu eta enpresen aldetik langile eskubideen erasoen aurrean mobilizatzen jarraituko dugu enpresa, sektore eta lurralde mailan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide