EAJk 9073 boto lortu ditu Aiaraldean eta EH Bilduk 7129

Erredakzioa 2012ko urr. 22a, 10:43

 

Aiaraldean EAJk nagusitasuna berreskuratu du. Herri guztietan indar bozkatuena izan da, Arakaldon izan ezik. Alderdi jeltzaleak gorakada nabarmena izan du Laudion eta Amurrion.

Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Okondo, Artziniega, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko hautes-mahaietan zenbatutako emaitzen batuketa:

 

 

Aiaraldean EAJk hegemonia berreskuratu du. Herri guztietan indar bozkatuena izan da, Arakaldon izan ezik. Gorakada nabarmena izan da Laudion eta Amurrion. Litekeena da EAJren igoera PPri kendutako bozkei esker eman dela, abstentzioan ez delako egon aldaketa nabarmenik. Amurrion PPk 318 bozka gutxiago izan ditu eta EAJk, aldiz, 343 irabazi. Laudion, EAJk 669 bozka gehitu ditu eta PPk aldiz 855 galdu. Antzeko gauza gertatu da Aiaran eta Orozkon, adibidez. Dena den, EAJk 2009an baina bozka gutxiago jaso ditu.

 

EH Bilduren bozka kopuruaren joera ez da batere erregularra izan. Herri batzuetan bozkatuagoa izan da. Igoera ez da ikusgarria izan baina Arrankudiaga, Laudio, Arakaldo, Orozko, Artziniega eta Urduñan gertatu da. Emaitza okerragoak jaso ditu Amurrio, Aiara eta Okondon. Azken bi herri hauetan udalak Bilduk gobernatzen dituela gogora ekarri beharra dago. Dena den, indar oso garrantzitsua da Ezker Abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatzen duten koalizioa.

 

PSE eta PPren joera beherakoa da eta Espainiako Gobernua zein Eusko Jaurlaritza krisialdian kudeatzea ordaindu dute argi eta garbi.

 

Aiaraldeko hurrengo hautagai hauek Eusko Legebiltzarrean egongo dira datozen 4 urteetan: Eva Blanco eta Julen Arzuaga EH Bilduren eskutik, Norberto Aldaiturriaga EAJren eskutik eta Txaro Sarasua PSEren eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide