Tubos Reunidosen eta Udal Lanbide Heziketa Eskolan izan da Patxi Lopez

Aitor Aspuru Saez 2012ko urr. 12a, 09:40

Aiaraldeko sozialistek hauteskunde kanpaina aprobetxatu zuten Patxi López Lehendakariari eskualdeko zutabe industrialak erakusteko, atzo. Laudioko Udal Lanbide Heziketa Ikastetxean egon ziren ordezkari sozialistak. Ez soilik Patxi López eta Txaro Sarasua laudioarra, Txarly Prieto, Mikel Unzalu, Gloria Sánchez, Txus Loza eta Cristina González ere hurbildu ziren.

Aiaraldeko sozialistek hauteskunde kanpaina aprobetxatu zuten Patxi López Lehendakariari eskualdeko zutabe industrialak erakusteko. Laudioko Udal Lanbide Heziketa Ikastetxean egon ziren ordezkari sozialistak. Ez soilik Patxi López eta Txaro Sarasua laudioarra, Txarly Prieto, Mikel Unzalu, Gloria Sánchez, Txus Loza eta Cristina González ere hurbildu ziren ere.

Bide batez, Laudioko sozialistek eskatu zioten Lehendakariari Laudioko udal ikastetxea sare publikoan sartzea. Sare honetatik kanpo dagoen ikastetxe bakarra baita Laudiokoa eta jende ugari prestatzen da bertan. Gero, ostegunero egiten den azokatik pasa ziren politikari sozialistak herritarrekin hitzegiteko eta haien iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Sozialistak Amurrion ere ibili ziren

Honen ondoren, PSEko kideek Tubos Reunidos Internacional enpresa bisitatu zuten. Eskualdeko ekonomiaren oinarri den enpresaren funtzionamendua ezagutu nahi zuten eta.

LAB sindikatuaren oharra

Aldi berean, LAB sindikatuak duen ordezkaritza Tubos Reunidos Internacional enpresan oharra kaleratu du. Hauen ustez, PSEk onartu ditu enplegua erregulatzeko espediente ugari eta langileen protestak kriminalizatu ditu. TRI enpresan egondako gatazka gogora ekarri dute, langile batzuk greban egondako istiluak izan zirela eta epaiketaren zain daudela azpimarratuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide