"EAJk ez ditu ukituko pentsioak, osasun eta hezkuntza sistemak ezta zerbitzu sozialak"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urr. 11a, 16:00

NORBERTO ALDAITURRIAGA (Laudio, 1955) legebiltzarkidea izan da azkenengo legealdian eta bere burua Arabako EAJren zerrendetan aurkeztu du berriro ere. Bere alderdiak osatu duen proposamenen inguruan galdera batzuk erantzun ditu

 

Zein da EAJk aurkeztu duen proiektua?

Gure programa alderdiaren atarian dago herritar guztiek ikusi dezaten. Programa modu positiboan egin dugu; proposamen zehatzek osatzen dute: 175 konpromiso eta 610 ekimen dira guztira. Gehinbat Euskadi aurrera ateratzea da hauen helburua.

NORBERTO ALDAITURRIAGA (Laudio, 1955) legebiltzarkidea izan da azkenengo legealdian eta bere burua Arabako EAJren zerrendetan aurkeztu du berriro ere. Bere alderdiak osatu duen proposamenen inguruan galdera batzuk erantzun ditu

 

Zein da EAJk aurkeztu duen proiektua?

Gure programa alderdiaren atarian dago herritar guztiek ikusi dezaten. Programa modu positiboan egin dugu, hau da, proposamen zehatzek osatzen dute. 175 konpromiso eta 610 ekimen dira guztira. Gehinbat Euskadi aurrera ateratzea da hauen helburua.

Hauteskunde hauek oso garrantzitsuak dira. Lau urte hauetan erabakiko krisialditik ateratzeko norabidea. Gainera, kontuan izan behar dugu esparru politikoan eman diren azkenengo berriak.

Garrantzi handiko uneak bizi ari gara eta gaur egun hautatzen dugun norabide politikoaren arabera modu batean edo bestean aterako gara krisialditik.

EAJren helburuak, nire ustez, laburbildu daitezke hiru ardatzetan: ahalik eta lasterren krisialditik atera, elkarbizitza baketsuan sakontzea Euskadin, ETA borroka armatuan ez dela arituko adierazi duela aprobetxatuz, eta Euskadi europar nazio bat bihurtzearen alde lan egitea.

 

Zer proposatuko duzue krisialdiaren aurka?

Krisialdiaren aurka borrokatzeko ikuspegitik abiatuz, esan behar dugu onik ateratzea dela Euskadiren lehen helburua. EAJren buruan sartu da krisialditik ateratzeko asmoa eta horretarako ezinbestekoa da ekintza ekonomikoa bultzatzea. Industria eta merkataritza sustatu behar da, ezin baita aberastasunik sortu ezta banatu. Eta noski, ez dira lanpostuak sortzen eta ez da dirua jasotzen zergen bitartez hiritarren artean banatzeko. Ez du ezertarako balio zergak igotzea ez badago ekintza ekonomikorik, ez da diru gehiago jasotzen horrela.

Plan zehatz bat sortuko dugu gazteentzat. 30 urte baino gutxiago duen jendearentzat eta oraindik lanposturik ez duena lortu.

Erakundeen arteko akordioak sustatuko ditugu, ekintza ekonomikoa bultzatzeko plana sustatu nahi dugu Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundi eta udaletxe handien artean. Udaletxe txikiak ere ordezkaritza izango dituzte.

Arlo publiko eta pribatuaren arteko akordioa sinatuko dugu ere. Herri honen enpresa garrantzitsuekin ere akordioetara heldu behar gara. Motorrak diren enpresekin baina ertain eta txikiekin ere. Kontuan izan behar dugu Euskadiko %94 enpresek 50 langile baino gutxiago dituztela.

Eta noski, zor publikoa kontrolatu bahi dugu. 2009. urtean, EAJk Eusko Jaurlaritza utzi zuenean 600 milioi euroko zorra zegoen eta gaur egun kalkulatzen dugu zor hori 5900 milioi eurora heltzen dela. Eta gobernuak ez ditu gure kalkuluak ezeztatu. Zorra 8 aldiz biderkatu da. Epe motzera badirudi ez daukala garrantzi handirik, baina gure kalkuluen arabera 2015ean 815 milioi euro ordaindu beharko ditu interesak direla eta. Hori Gipuzkoako aurrekontua da.

Gainera, hurrengo urtean, aurreikuspenen arabera, EAEn aurrekontuak 1000 milioi euro gutxiago izango ditu eta beraz murrizketak egin beharko dira, 1000 milioi eruro gutxiago egongo baitira herritarren artean banatzeko.

EAJ konprometituta dago ongizatezko gizartearekin eta ez ditu ukituko pentsioak, osasun sistema, hezkuntza sistema ezta zerbitzu sozialak.

Ez gaude ados batzuk esaten dutenarekin "gehien duenak gehiago ordain dezala" ezta Lópezekin, honek badirudi esaten duela "atzetik datorrenak ordain dezala".

Zorroztasun ekonomikoa izango da gure ikurra krisialdiaren aurka.

Duela 30 urte %25eko langabezia zegoen Laudion eta krisialdi izugarrian geunden murgildurik. Hala ere, indartutak atera ginen eta horri esker daukagu gaur egungo ongizate gizartea. Asmatu genuen Euskadiren industrializazioaren alde egin genuenean eta ez zerbitzuen alde.

 

Eta normalizazioaren eta bakegintzaren bidean zein dazuen proposamena?

Elkarbizitza bakestauren esparruan sakontzen badugu, lehen esan dudan bezala, ETAren erabakia aprobetxatu behar dugu. Gai honetan hiru gai oso garrantzitsuak landuko ditugu. Oroimen historikoa sortu behar da herri honetan gertatukoaren inguruan, batik-bat berriro gerta ez dadila. Oroimenik gabeko herriek historia errepikatzeko arriskua dute. Oroimen inklusiboa izan behar da eta hemen gertatu den guztia izan behar du kontuan. Arreta berezia jarri behar zaie biktimiei, mota guztietako biktimei, pertsonak dira garrantzitsuenak eta haien ideologiak ez dira kontuan hartu behar. Gatazkaren biktima guztiak beharrezkoak dira. Hortaz, foro bat sortuko dugu legebiltzarrean alderdi guztiak elkartzeko eta jarrera bat adosteko. Andoni Ortuzarrek esaten duen bezala, gai honetan gutxiago hitzegin eta gehiago egin behar da.

Badago noizbait landu beharko den gaia, ETAren armagabetzea eta preso eta iheslarien egoera. Lehen aipatu dizudan akordioan garai berriei egokitu beharko gara. Etorkizunera begiratu behar dugu eta ez iraganera. Oroimen historiko inklusiboa egin behar dugu baina ez dauka zentzu handirik ETA existitu barik jendea 20 edo 30 urte ematea gartzelan. Ez gaude ados ere Parot Doktrina deitu zaionarekin ezta espetxe politikaren hainbat gehiegikeriekin. Interesgarria izango litzateke espetxe politikaren eskuduntza izatea egokitzapen hori gauzatzeko.

 

Zuen kanpainaren oinarri garrantzitsua da Euskadiren estatus politikoa, zein da zuen asmoa?

Une honetan estatuarekin ditugun harremanak autonomia estatutuaren bidez ematen dira. 1978-79 urteetan landu eta adostu zen egoera zehatz batean eta orain mugatuegia da guretzat. Azkenengo 30 urte hauetan gauzak aldatu dira gizartean eta gure inguruan eta horri egokitu behar gara. Garai horietan Europat Batasuna ez zen gaur den erakundea eta Espainia ez zegoen barruan.

Gauza gutzi horiek kontuan hartu behar dira ireki den eskenatoki politiko berrian. Guk aldarrikatzen duguna da berdintasun harremanak izatea estatuarekin modu bilateral batean, aurrez aurre.

Zentzu horretan saiatuko gara akordio batera heltzen talde politiko guztiekin, inor baztertu gabe. Euskaldunon artean akordioa lortu eta gero, estatuari planteatuko diogu harreman berria. Guzti hau alderdien artean adostu, legebiltzarrean eztabaidatu eta herritarrei galdetu beharko genioke. Honen helburua izango litzateke Euskadi beste nazio bat izatea Europa mailan.

 

Nola baloratzen duzue egiten ari zareten kanpaina eta zer nolako emaitzak espero dituzue?

Modu positiboan gaude kanpaina egiten. Beste talde batzuk gure aurka egiten dute baina guk ez dugu haien aurka egiten.

Gure aukera izan da herritarrei programa zehatza aurkeztea gure proposamenarekin. Kanpaina laua izan daiteke eta jende bat oso urduri jarri da, eta artfizioak erabiltzen ari dira. Beste garai batzuetan erabili dituzten artifizoak jendea beldurtzeko, hemengoa ez dena ospa egin beharko duela esanez, independentziaren arriskuekin mehatxatuz, pentsioak ez direla helduko adieraziz... Talde batzuk sustatzen dituzten beldur politikak herritarren aldetik portaera politiko zehatza lortzeko.

Gu ez gaude horretan, gure lehentasuna da burubelarri lan egitea Euskadi krisialditik ateratzeko.

Emaitzen aldetik, noski, irabaztea espero dugu, baina ez bakarrik irabaztea. 2009. urtean irabazi genuen baina ez genuen gobernua osatu eta opozisioan eman ditugu 3 urte baino gehiago. Helburua, beraz, gobernua osatzea da. Noski, guk modu demokratiko batean onartuko dugu herritarrek esaten duten urriaren 21ean.

Bestela, gu lanean arituko gara burubelarri oposizioan nahiz gobernuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide