Ikasle Greba deitu dute Ikasle Abertzaleek

Txabi Alvarado Bañares 2012ko urr. 10a, 09:56

Ikasle Greba Orokorra deitu du biharko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, bai Euskal Herri mailan eta baita Aiaraldea mailan ere. Greba “espainiar estatuko nazio zapalduetako beste ikasle antolakundeekin batera” egingo dutela azaldu dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek. Izan ere, ugariak izan dira Espainiar Estatuan zehar greba deitu duten sindikatu eta eragileak:

SEPC (Kataluniako Ikasleen sindikatua),

Yesca (Gaztelako gazte antolakundea)

Ostiralean herri eskolak egongo dira Amurrioko Institutoan

Ikasle Greba Orokorra deitu du biharko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, bai Euskal Herri mailan eta baita Aiaraldea mailan ere. Greba “espainiar estatuko nazio zapalduetako beste ikasle antolakundeekin batera” egingo dutela azaldu dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek. Izan ere, ugariak izan dira Espainiar Estatuan zehar greba deitu duten sindikatu eta eragileak:

SEPC (Kataluniako Ikasleen sindikatua),

Yesca (Gaztelako gazte antolakundea)

Universidat (Aragoiko ikasle antolakundea)

SAT (Andaluziako Langile Sindikatua)

AGR (Galiziako ikasle antolakundea)

Galiziako Ikasle Liga

Jaleo (Andaluziako gazte antolakundea)

Regüelta (Kantabriako gazte antolakundea)

Greba honen bidez Espainiar Gobernutik “inposatu” nahi diren murrizketa ekonomiko “basatiei” eta “erreforma atzerakoiei ezekorik tinkoena” azaldu nahi dietela adierazi dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek. Hala, Laudion eskualdeko manifestazioa egingo dutela jakinarazi dute, bihar, 12:00etan, Lamuza Plazatik abiatuta.

Herri eskolak

Greba osteko eguna, urriaren 12a, Hispanitatearen Eguna da. Horren harira Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek esan dute egun horretan ez dutela ezer ospatzeko, “bai ordea eraikitzeko”. Horregatik eskualde mailako herri eskolak egingo dituzte Amurrioko Institutoan, euren “eskola eredua eraikitzeko”.  

 

Grebaren inguruko informazio gehiago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide