"Iñigo Cabacas kasuaren kudeaketa ezin okerragoa izan da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urr. 8a, 15:45

JULEN ARZUAGA (Areta, 1972) abokatu aritu da Europan Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren eskutik Estatu Espainarrean emandako giza eskubideen urraketak salatzen. EH Bildu koalizioak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan datorren Barne Sailburu izateko izendatu du aretarra.

 

Hasteko, nola jaso zenuen zuk eta zure ingurukoek Barne Sailaren ardura hartzeko EH Bilduren proposamena?

JULEN ARZUAGA (Areta, 1972) abokatu moduan ibili da Europan ibili da Behatokiaren esku Estatu Espainarrean ematen ziren giza eskubideen urraketak salatzen. Orain EH Bilduk aurkeztu du Barne Sailburu izateko.

 

Hasteko, zer esan dizute zure lagunek Barne Sailaren ardura hartu behar zenuela ikusi eta gero? 

Lehenik eta behin txantxa asko jaso izan ditut. Irrifarrea marraztu da entzun izan duten pertsonen ahotan. Baina nire harridurarako, askok esan didate ez zitzaiela arrotza egiten ni Barne Sailarako proposatzea.

Agian proposatu nauen koalizioaren ardatzak zeintzuk diren ezagutzen dutelako. Eta pentsatu dutelako nik betetzen ditudala han markatzen diren baldintza eta irizpideak.

Txantxaren lehen kolpe horren ostean oso gertu izan dut jendearen animoak eta babesa. Batzuk azpimarratu egin dute nondik natorren eta horrek konfidantza eman die.

Jakinda ni izango nintzatekeela azkena bere burua borondatez aurkeztuko zuela honelako lana egiteko, nolabaiteko bermea dute.

 

Zer bizipen mota izan dituzu zuk Ertzaintzarekin? 

Bai justizia bai Ertzaintzarekin izan ditudan esperientziak oso txarrak izan dira. Ertzaintzak sekulako jipoia eman zidan Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak ekarri zituztenean, zazpi egunez egon nintzen ospitalean, eta justiziarekin, kasu honetan zigorgabetasun guztia egon zen.

Eta ez hori bakarrik, justiziatik prozesatu ninduten Askatasunako kide izateagatik, erabaki zuten ni errudungabetzea, baina guztiz arbitrarioa zen ni absolbitzea zein gainontzeko kideak gartzelaratzea.

Orduan, nire esperientzia tamalgarria da.

Eta jardun profesionalean, epaiketetan bagenekien arrazoia genuela, irabazia genuela, baina epaiak galtzen genituen. Beraz, injustizia sentsasioa oso errotuta dut.

Norbaitek pentsa dezake bizipen hauek nolabaiteko iraina eragin didala eta gorrotoz bizi dudala, baina oker dabil. Azken finean nire esperientzia pertsonala izan dena erabili nahi dut justizia gailen dadin eta behar diren erreformak abian jartzeko 

 

EH Bilduk proposatu dizkizun ardurak noizbait izan behar zenituenik pentsatu zenuen?

Ezta pentsatu ere. Proposatu zidatenean ezuste handia hartu nuen. Izan ere, ezinezkoa da norbait bokazioz Barne Sailburua izatea. Bururatzen zaizkit beste miloi gauzak bokazioz egin daitezkeenak.

Baina pixkat horren inguruan pentsatu eta gero, ondorio batera heldu nintzen: pertsona batek bere bizitza eman badu giza eskubideak defendatzen militante moduan, lehenengo eskutik ikusi badu gehiegikeria eta giza eskubideen urraketazer den... horrelako eskarmentuarekin, pertsona horrek ondo beteko ditu betebehar horiek eta sentsibilitatez egingo du bere papera.

Egia da Barne Saila ez dela horrela plantzeatzen. Guk Herritarren Askatasunak Saila deitzen diogu eta horrek beste ikuspegi bat erabiltzea ahalbideratuko duela.

 

Eta aldaketa horrek zer esan nahi du?

Beti egon da gatazka teoriko eta askotan praktikoa Justizi Sailaren joera giza eskubideak edo nazioarteko standarrak babestea delako eta aldiz, Barne Sailek gehiago jo izan dute giza eskubideak murriztea beste helburu batzuen bila; orden publikoa, segurtasuna...

Esaten dut eztabaida hori teorikoa dela, Estatu Espainarrean bi sailek giza eskubideak urratzeko joera baitute. Baina tentsio hori betidanik egon da. Guk orekatu nahi dugu.

Horretarako pentsatu dugu Justizia Sailan beti ezkutuan egon den Giza Eskubideen Zuzendaritza frontera atera behar dela. Gure jardunaren frontea eta ardatz izango da eta "Herritarren Askatasuna" izenak islatu nahi du hori guztia.

Koalizioaren programan lau ataletan banatu dugu: giza eskubideak, justizia, presondegiko politika eta segurtasuna.

Giza eskubideen inguruan, atzera begira, giza eskubideen urraketa jasan dituzten pertsona guztien aitortza eta erreparazioa bilatzen dugu. Justizia arloan markatzen dugu helburu moduan gure sistema, administrazio propioa, tokikoa, epaile naturalarekin edukitzea. Presondegiko politikan eskuduntza eskatzen dugu, gartzela mailan egiten ari dena, bai alor politikoan zein sozialean, guztiz aldatu behar da. Astakeria da Espainiako erakundeetatik nola kudeatzen diren zigor penalak eta bide alternatiboak landu behar direla uste dugu.

Mamitsuena, eta askotan gehienbat ateratzen dena zera da, segurtasun arloa. Hemen bi gauza eskatzen ditugu: polizia euskalduna izan behar dela, tokikoa, eta poliziak eskubideak eta betebeharrak dituela aldarrikatzen dugu ere.

Betebeharra herritarrak zaintzea eta ondo tratatzea da. Gertutasunez hurbildu behar da herritarrengan eta herritarrengandik ondo ikusiak eta lagunduak izan behar dira. Eta gaur egun hori ez da gertatzen. Gertatzeko aldaketa sakona egin behar dugu.

Bestalde, badago segurtasun bat politikoa dena eta une politiko berriarekin bortizkeri politikoaren desagerpena espero dugu.

Jarraituko du herri honetan beste bortizkeri mota bat, delinkuentzia bezala ezaguna dena. Baina kontuan izan behar dugu Euskal Herriak delinkuentzia ratio txikienak dituela inguruetako testuinguruekin konparatuz.

Guk pentsatzen dugu prebentiboki aritu behar dela delinkuentziaren aurka, ulertu behar da zergatik sortzen den delinkuentzia, askotan gabezi batzuen ondorioa delako eta gertatuta behin gertatuta, zigorra beti norabide zehatz batean joan behar dela; lege hauslea egindakoa ezin denez konpondu, lege hauslea bera konpondu eta gizartaratu behar da.

Horretarako eredu alternatiboak daude eta Europako Iparraldean dauden zigor ereduak aztertu ditugu ez dituztenak hainbeste gaizkilearen zigorarrekin, baizik eta gaizkilearen bergizartaratzearekin. Eta hori da ezarri nahi dugun eredua.

 

Zure ustez zeintzuk dira polizia ereduan eman behar diren aldaketak, baldin eta aldaketak beharrezkoak badira?

Poliziaren inguruan harritzen nau egoera berri batean gaudela eta hainbat neurri polizal eta judizial bereziak jarri zirela martxan eta neurri horiek justifikatzen zuten mehatxua edo arrazoia desagertu denean, mantentzen direla.

Euskal Herrian badaude kantonatuta indar polizial batzuk guztiz arrotzak direnak, eta ez bakarrik kanpotik datozelako, baizik eta herri hau ez dutelako ezagutzen. Ez dute herri hau ulertzen.

Badago beste polizia bat bertakoa dena baina oso politizatuta egon dena eta eduki duela sektore batzuekiko oso jarrera beligerantea. Horrek ez du kentzen sektore horiek jarrera beligeranterik ez zutenik.

Zer frogatzen du guzti honek? Badagoela eztabaida bat emateko eredu polizialaren inguruan. Gertakizun batzuen harira saiatu izan da eztabaida hori ematen baina beti esan da ez zela eztabaida horren unea.

Horri aurre egin behar zaio eta nire ustez zerbitzuzko polizia aterako da, desmilitarizatuta dagoena, gako politikoan lan egiten ez duena eta ulertzen eta laguntzen diona herri anitz bati. 

 

Kasu zehatza; zer egingo zenuke zuk Iñigo Cabacasen kasuan?

Lehenik eta behin neurri prebentibo guztiak jarriko nituzke horrelakorik ez gertatzeko. Baten batek esan dezake hau erraza dela esaten eta zaila gauzatzen eta beti egongo dela arriskuren bat. Baina, neurri prebentiboak hartu behar dira.

Gertatuko balitz, istripu moduan eta benetan istripua izango balitz Iñigo Cabacasekin gertatu zena, egindako kudeaketa politiko guztia tamalgarria izan zen.

Niri burura etorri zitzaizkidan azkenengo berrogei urteetan Gobernu Espainiarretik etorritako bertsio ulertezinak. Arrazoigabekoak eta inolako funtsarik gabekoak.

Luzatu ziren epeak, ez ziren behar ziren azalpenak eman... gainera polizia tenkatu zen, kalera atera zen eta ez biktimaren alde egiteko baizik eta lerroak ixteko.

Ikusi dugun azkeneko gauza izan da arduradun politikoak aitzaki merke batekin atzeko atetik alde egin duela kasua berpiztu behar denean epaitegietan. Prozesua aurrera doa eta ardurak nolabait zehaztu behar dira.

Kudeaketa ezin okerragoa izan da eta guk esaten duguna zera da, lerroak itxi behar badira, ez dira inoiz lerroak inoiz itxi behar lege hauslearen inguruan baizik eta biktimaren inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide