Marisorgin

Erredakzioa 2012ko urr. 7a, 07:03

Naturayala blogean argitaratutako sarrera interesgarria: 

 

Non zaude, Marisorgin? Non ote dago belardietako erregina? Nire begi nekatuek ez dute aurkitzen zure gorputz luze eta lerdena. 

Naturayala blogean argitaratutako sarrera interesgarria: 

 

Non zaude, Marisorgin? Non ote dago belardietako erregina? Nire begi nekatuek ez dute aurkitzen zure gorputz luze eta lerdena. 

Dagoeneko kumeak izateko grina zure ohiko zuhurtziari gailendu beharko litzaioke. Urtean zehar, nekez ikusten zaitut belazetako ohianan. Zure geldotasunaz fido, erahiltzeko mekanismo kupidagabe bihurturik, inguruotako landarejaleen amesgaiztoa zara. Matxinsaltoak, tximeletak, kakalardoak… denak izutzen dituzu, denak dira zure beldur. Sekula ez dago jakiterik nondik oldartuko zaren, hain ederki nahasten den zure itxura ingurunearekin: berde argia belar hezeen artean, arrea edo marroia lasto lehorren  baitan.

Uda amaieran ordea, ugaltzeko senak bultzaturik, ezinegon batek zure buruaz jabetzen da, eta agerian geratzen zara maizago. Garai horretan topatu ohi zaitut, zelaietan noraezean, edo pareta batean igota. Erreza izaten da orduan arra ala emea zaren ezagutzea: emeak handiagoak zarete, sabela beteagokoak. Eta gehiago loditu behar gainera, hurbilduko  zaizun arraren kontura … Eros eta Thanatos berriz ere.

Maitasun laburraren arrastoa, harri bati, egur bati, pareta bati itsatsia geratuko da. Marisorginaren ooteka da, bere arrautzen eta etorkizunaren gordailu. 

Egia esan, gutxitan gurutzatu dira gure begiradak aurten. Gehiegizko beroak eta lehorrak kalte egin dizu agian? Nahiago nuke nire begi nekatuen akatsa izatea, besterik gabe … Hala bedi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide