Greba orokorra Aiaraldean, goizeko kronika

Aitor Aspuru Saez 2012ko ira. 26a, 10:17

 

Goizeko lanuztearen irudiak HEMEN.

Euskal gehiengo sindikalak deituta, pertsona ugarik parte hartu dute goizean murrizketen aurkako lanuztean. Piketeak goizeko 05:00etan hurbildu dira lantokietara.

 

Goizeko lanuztearen irudiak HEMEN.

Euskal gehiengo sindikalak deituta, pertsona ugarik parte hartu dute goizean murrizketen aurkako lanuztean. Piketeak goizeko 05:00etan hurbildu dira lantokietara.

Tentsio uneak berehala bizi izan dira. Tubacex enpresak Laudion duen lantegian Ertzaintzak gazte bat jo du eta piketeen eta lanera sartzen ziren beharginen arteko ika-mikak egon dira. Poliziak Vidralan lanera joan diren pertsonak babestu ditu. Lidl enpresan piketeak agertu dira ere.

Amurrioko Aldaiturriaga, Murga eta Gardeako industrial guneetan lantegi handienak itxitak agertu dira. Gometegui enpresako tailerran grebaren jarraipena osoa izan da, baina bulegoetan zerbitzu minimoak daude ornitzaile eta bezeroekin harremanetan egoteko. Orokorrean Amurrio eta Laudioko industrial guneetan grebak arrakasta izan du. Ertzainek eragotzi dute Aretan pikete eta hedabideen lana.

Piketeek Amurrioko Berria eta Euskadiko Kutxa itxi dituzte, baina Eroskia irekita mantendu da Ertzaintzaren babesarekin, atean geratu baita. Udaletxea ez da ireki. Ikasle gehienak ez dira klasera joan Zaraobe Institutuan. Laudioko ikastetxeetan ateak kateatu eta silikonatu dituzte eta hala ere langile eta ikasle batzuk klasera joan dira.

Laudioko Lanbideko bulegoan tentsio uneak errepikatu dira gazte eta ertzainen artean, irekita baitago.

Bestalde, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Urduñan, trenbidean harriak jarri dituelakoan ez dago argi grebarekin zerikusirik duen. Zakarrontzi bat erreta agertu da ere kiosko alboan Urduñan. Herritarren arabera, behin baino gehiagotan horrelakoak gertatu dira azkenaldian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide