Fracking-aren aurkako mugimenduak deituta, pertsona ugari hurbildu ziren Fraileburura larunbatean. Antolatzaileen asmoa Fracking-aren aurkako Egun Mundiala ospatzea zen. Horretarako pankarta handi bat zabaldu nahi zuten tirolinaren bidez Gorobel Mendilerroaren eta Fraileburu artean.
Haize bolada handiak egon zirenez, Fracking-aren aurkako ikurra ikusi zen tirolinan. Pankarta, aldiz, Gorobel mendilerroaren hegal batean erakutsi zen. Aiaraldeako Takomano espeleologia taldeak gauzatu idei ikusgarria. Gainera, kontzentrazioa egin zen mendian.
Informazioa Artzain Egunean
Fracking-aren aurkako ekintza gehiago egon dira eskualdean asteburuan. Kuartangoko taldeak parte hartu zuen Artzain Egunean eta informazioa banatzen egon zen goizean zehar.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=9VK9PcRUV3E width:360 height:250]
[video:http://www.youtube.com/watch?v=Ssdi-uKyxM4 width:360 height:250]