Muxar grisa Santiago mendian

Erredakzioa 2012ko ira. 18a, 08:40

Naturayala blogean argitaratutako artikulu interesgarria (Egilea: Gustavo Abascal):

Naturayala blogean argitaratutako artikulu interesgarria (Egilea: Gustavo Abascal):

Pasa den ekainean, Armando Mendietak telefonoz deitu zidan Santiago menditik, inguru horietatik paseatzen zegoela animali txiki bat topatu zuela esanez. Zaurituta omen zegoela eta identifikatzeko gai ez zela azaldu zidan. Nire zain egoteko eskatu nion; zein espezietakoa zen ikusi eta berreskuratze-zentrora eramatea beharrezkoa zen ala ez aztertu nahi nuen eta. Bertaratzean, eskuartean zuen animalia muxar grisa (Glis glis) zela egiaztatu nuen; geldirik, begiak zabalik baina begi bistan kolperik edo zauririk gabe.

Hartu nuenean, indarrak berreskuratu zituela zirudien eta horregatik, aske utzi genuen. Berehala, gertuen zuen zuhaitzera hurbildu eta gora igo zen, atzeko gorputz-adarretik herrenka. Horrek ez zion galarazi, ordea, sei metrotako altuerara igotzea. Bertan utzi genuen, adar handi batetik gu begiratzen gintuela.

Muxar grisa basoetan bizi den mikrougaztuna da, gris kolorekoa eta 130-190 mm bitarteko luzera duena (buztana kenduta, hau bakarrik 150 mm-koa izan baitaiteke). Egunsentian eta gauean mugitu ohi den animalia da, zuhaitzen adarretatik zehar dabil eta bertan topatzen ditu elikagaiak; pagatxak, ezkurrak, gaztainak eta hurrak, hauek guztiak energia handiko fruituak.

Faunaren atlas eta ikerketa ezberdinen arabera, muxar grisa Iberiar penintsulako iparraldean kokatzen da, Pirinioetatik Galiziaraino, Araba barne, non espezierako egokiak diren habitatetan aurkitzen den, hala nola, baso erorkorretan. Baso hauetan pagoak (Fagus sylvatica) eta haritzak (Quercus robur) dira nagusi. Halarik ere, aipatutako ikerketek ez dute muxarra Arabako Kantauriar Eskualdean kokatzen, animaliarentzako egokiak diren basoak existitzen diren arren, Salvada mendilerroko pagadiak kasu, eta oraingo Santiago mendiko kasuan bezala, gertu dauden mendietan egon arren.

Tradizioz, muxar grisa (Arabako ekialdean eta Nafarroan mitxarro bezala ezagutua) jateko ehizatu ohi dute, eskualdeko gastronomiaren parte bilakatuz. Horrez gain, koipea ateratzeko ere harrapatu ohi dute muxarra, izan ere, osagarri hau min muskularra eta artikularra sendatzeko erabiltzen zen, bereziki pilotarien artean.

Euskadin espezie kaltebera dugu muxar grisa, hots, etorkizun hurbilean desagertzeko zorian egon daiteke. Izan ere, animali honek baso erorkor helduetan bizitzeko joera du baina gure geografian mota honetako basoak gero eta eskasagoak direnez, espezie honen biziraupena arriskuan egon daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide