Orozko, Amurrio eta Laudioko alkateak proiektu eolikoen aurka agertu dira

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 25a, 07:44

Josu San Pedrok, Josune Irabienek eta Amets Meaza alkateek -Natxo Urkixoren ordez- prentsaurreko bat eman dute, Jesuri-Larragorriren zentral eolikoaren aurka daudela gogoratzeko.

Adie (Orozko), EAJ (Amurrio) eta Bilduko (Laudio) ordezkariek ekimen hau egin dute nahiz eta proiektua geldituta dagoen. Orozkoko alkateak adierazi zuen duela urte bat baino gehiago ez dakitela ezer gehiago errota eolikoen eraikuntzari buruz.  

Josu San Pedrok, Josune Irabienek eta Amets Meaza alkateek -Natxo Urkixoren ordez- prentsaurreko bat eman dute, Jesuri-Larragorriren zentral eolikoaren aurka daudela gogoratzeko.

Adie (Orozko), EAJ (Amurrio) eta Bilduko (Laudio) ordezkariek ekimen hau egin dute nahiz eta proiektua geldituta dagoen. Orozkoko alkateak adierazi zuen duela urte bat baino gehiago ez dakitela ezer gehiago errota eolikoen eraikuntzari buruz.  

Irakurritako testuan alkateek gogoratu zuten, Eusko Legebiltzarrak 2009an hartutako erabakia aintzat hartu dutela. Honetan, energia berreztagarrien Sektore Plana adostu arte proiektu guztiak bertan behera uztea eskatzen zen. Antzerako adierazpena onartu zen gero Arabako Biltzar Nagusietan.

Gainera, ordezkari publikoek zehaztu zuten Jesuri-Larragorriko zentral eolikoaren proiektua ez dagoela EAEko Energia Eolikoaren Plan Sektortorialaren barnean. Ildo hori jarraituz, Eusko Jaurlaritzak muzin egin diola Europako Legebiltzarrak egindako eskaerari seinalatu zuten. Erakunde europarrak orain arte arauditik kanpo dauden "parke txikientzat" erregulazio baten beharra adierazi du.

Aiaraldean erantzun zabala

Tokiko erakundeek ere eskualde mailan Jesuri-Larragorriren proiektuaren aurkako ekintza ezberdinak antolatu dituzte eta ibilbide hau azpimarratu zuten alkateek.

Laudioko eta Orozkoko Udalek alegazioak aurkeztu zuten pasa den urtean, Amurrioko Udalak adierazpen publikoa plazaratu zuen, Orozkon kontsulta prozesu baten ondorioz Udalak kontrako jarrera hartu zuen eta Laudion mozioa onartu zen errota eolikoek ingurumenan eragingo dituzten kalteak salatzeko.

Udalen eskaerak

Bukatzeko, alkateek bost puntuetan jaso zituzten haien aldarrikapenak:

"1.- Aipatu proiektuak egun ditugun plangintza tresna hauek guztiak ez ditu betetzen: HAPOak, DOT, Plangintza sektoriala –energia eolikoaren Sektoreko Lurralde Plana- eta Laudioko Zonaldeko Lurralde Plangintza. Horrek onartezin bihurtzen ditu egitasmoa onartzea.

2.- Gure inguruko mendietako industrializazioa bertan behera uztea.

3.- Jesuri-Larragorrin eraiki nahi den parke eolikoaren proiektua behin betiko gelditzea.

4.- Burutzen ari den Energia Eolikoaren LSParen eguneratze horretan Arabako Aldundiak eta Biltzar Nagusiek onarturiko Mugarri Plangintzan adierazten diren ingurumeneko irizpideak bere gain hartzea.

5.- Jesuri -Larragorri mendiguneen babeserako prozesu baten irekiera (IKL edo BBI izendatuz)."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide