Pilar Zorrilla eta Hernando La Calle, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailburuordeak eta Aiaraturren lehendakariordeak, aurkeztu dituzte Aiaraturrek prestatutako hiru eskaintza turistiko berriak. Ekitaldia Urduñako bainuetxean egin da.
Eskaintza hauek sendian, abenturan eta hedonismoan oinarritua daude. Sendia eta ohitura jorratzen duen ibilbideak baserria nola antolatzen zen erakutsiko du. Abenturazaleek, aldiz, globo aerostatikoan hegan egiteko aukera izango dute, azkenik, hedonistek haien sentsuak asetu ahal izango dituzte tokiko txakolindegi eta jatetxeetan.
Ibilbideek 5 edo 15 euro balioko dute.