Belarra eta baserriak

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 14a, 05:20

Berriro ere, naturayala blogean agertutako artikulu bat berreskuratu dugu aiaraldean. Xabi Iturratek idatzi zuen eta bere izenburua "Jotake lanean gure baserrietan" da: 

 

Berriro ere, naturayala blogean agertutako artikulu bat berreskuratu dugu aiaraldean. Xabi Iturratek idatzi zuen eta bere izenburua "Jotake lanean gure baserrietan" da: 

 

Maiatza hasieratik, batzutan lehenago, gure eskualdeko abeltzainek bere jarduneko lanetatik agian garrantzitsuena den honetan murgilduta dabiltza: urtean zehar aziendarentzat bazka izango den belarraren mozketa eta jasoketa.

Guk “belarra” deitzen duguna hamarnaka landare espezie ezberdinek osatua dago. Batez ere gramineoak dira, batere ikusgarria den bere lore bereizgarriarekin, eta hirusta espezie ezberdinak. Etxabereen bazkarako, gramineoek karbohidratoak, eta hirustek proteinak eskeintzen dituzte.

Azken lauzpabost hamarkadetan, belarraren ebakitze eta pilatze lanak aldaketa sakonak jasan ditu teknifikatu ahala. Gure aitonen sega saioetatik gaur egungo traktoreetara, aire girotua eta guzti, bilakaera izugarria izan da.

Tresnak ondo zaintzea ezinezkoa da lana ondo egiteko.

Belar ebakitzea maiatzan egin ohi da, batzutan lehenago. Sasoi hortan, belarraren osagai diren espezie botanikoak ez dira loratu oraindik. Horregatik, bere balio nutritiboak mailarik gorenean daude.  Orduantxe mozteak, udazken nahiz neguan aziendari emango zaion bazkaren kalitatea bermatzen du.

Behin moztua, belarrarekin ensiloraketa egin daiteke, hau da, baldintza anaerobiokoetan, oxigenorik gabe, ematen den hartzidura laktikoa. Azken urteotan “rotopaken” teknika hedatu da eta “bolak” gure nekazal paisaiaren elementu arrunt bilakatu dira. Tresneri espezifiko baten bidez, moztutako belarra jaso, pilatu eta plastiko batez bildu egiten da. Plastiko honek belarra eta airearen arteko harremana galerazten du, hartzidura anaerobiokoa behartuz.

Ensiloraketaren ordez, belarra ondu daiteke. Belarra ontzea, belarraren hezetasuna gutxitzean eta lehorrean gordetzean datza. Horretarako, belarra sasoian beranduago moztu behar da, landare espezieak loratu ondoren ondu direnean, eta hezetasuna eta kolore berdea galtzen hasten direnean. Belar onduko “bolak” edo “rotopakak” egin daitezke ere, zelaietan utzi daitezkenak, baina lurreko hezetasunak eta euriek gehiago eragiten diete.

Orain arte gehien erabili dena belar onduko fardelak izan dira, makinariarik gabe maneiatu zitezkenak, baina estalpean gorde behar zirenak derrigorrez, bere forma eta tamaina txikiagatik bustiz gero erabat usteldu eta galduko bait ziren. Eskuz zamatu behar diren ehundaka fardel mugitzea baserrietako biltegietan derrigorrez gordetzeko, persona batek gaur egun traktor moderno batekin egin dezakeena  baino  lan askosaz gogorragoa da.

Belarra mozteko garaian baserrietan ohiko ezinegon moduko bat bizirik dirau: eguraldiarekiko kezka, lehen zeruari begira bezala orain telebista eta internetari begira asetzen dena, eta auzokoak nahiz familiak lan gogor honetan ea lagundu ahal izango duten…

Egun gogorra eta berotsu pasa ondoren belarrarekin lan egiten, a ze opari ilargipean atsedenaldia…



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide