Katamotzaren iraungitzea Aiaran

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 4a, 10:36

Naturayala blogean argitaratutako artikulu interesgarria (Egilea: Gustavo Abascal):

Naturayala blogean argitaratutako artikulu interesgarria (Egilea: Gustavo Abascal):

Arespalditzako artxiboan gordetzen den XVII. mende hasierako agiri batean, Gorobel mendikatea deskribatu egiten da “mendi itxi eta basatietako” eremua bezala, non “otso, hartz, katu zerbal eta etxabere asko maiz akabatzen dituzten beste basapizti asko” kumatzen diren. Iskribuak aipatzen dituen katu zerbal horiek, ordea, katamotzak baino ez dira, aintzinan ere tigreak onzak eta onza txikiak deituak.

XVII. eta XVIII. mendeetan, Aiarako Koadrillako konzejuetako kontu-liburuetan ohikoak bihurtu ziren katamotza ehizatu eta sarraskia erakusten zuenari sari moduan egindako ordainketak jasotzen zituzten oharrak. Horri esker, jakin badakigu Laudion holako ordainketak egin zirela 1768, 1777, 1785 eta 1787. urteetan; Baranbion 1773, 1776 eta 1787. urteetan; eta 1758. Zuian. Pentsa dezakegu garai horietan katamotza nahiko zabaldua eta ugaria zela, batez ere eremu menditsuetan, Gorbea eta Gorobel kasu.

XVIII. mendeko amaieran, ordea, aipamenak gero eta urriagoak bihurtzen dira, XIX. mendeko lehen hamarkadan erabat desagertzen direlarik. Horren arabera, katamotzaren iraungitzea Aiaran mende aldaketarekin batera gertatu zen. Azken aipamena Baranbiokoa da, 1801ekoa, eta Arabako beste lekuetako azken aipuen garai beretsukoa da: Apellanizen 1804koa, Kontrastan 1803koa eta Aranako San Bizenten 1897koa.

Ez dago jakiterik, ordea, zein katamotz mota omen zen aiararra: iberiarra ala europearra. Juanma Perez de Ana lagunak azaltzen du bere Gorbeari buruzko blogean mendi horietan katamotz europearra bizi izan zela. Hori izango al zen ere “Gorobel mendikatean behiak, behorrak eta bere kumeak akabatzen zituena”?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide