"Kartzeletan egoerak okerrera egin du, jazarpena handitu egin da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 5a, 16:45

BEGOÑA SALCEDO (Bilbo, 1942) eta EULALIA ARAMENDI (Orozko, 1952) Etxerat elkarteko kideak dira. Pasa den astean euskal preso politikoen senitarteko eta lagunak biltzen dituen elkarteak Batzar Orokorra egin zuen Tolosan urteko lehen sei hilabeetako balorazioa egiteko. Batzarraren eta Aiaraldeko preso politikoen egoeraren berri eman digute. 

Zein da Euskal Preso Politikoen senideen gaur egungo egoera?

BEGOÑA SALCEDO (Bilbo, 1942) eta EULALIA ARAMENDI (Orozko, 1952) Etxerat elkarteko kideak dira. Pasa den astean euskal preso politikoen senitarteko eta lagunak biltzen dituen elkarteak Batzar Orokorra egin zuen Tolosan urteko lehen sei hilabeetako balorazioa egiteko. Batzarraren eta Aiaraldeko preso politikoen egoeraren berri eman digute. 

Zein da Euskal Preso Politikoen senideen gaur egungo egoera?

BEGO: Sakabanaketa dela eta, senideek dugun arazo handiena kartzelara iristea da. Gure senide eta lagunak oso urruti dituzte preso. Aitor Kortazar laudioarra adibidez, 1200 kilometrotara dago, Estatu Frantziarrean, ia Alemaniako mugan. Gertuen dagoen presoa aldiz, 400 kilometrotara dago, eta hri erre ez da gertu egotea. Zortzi preso baino ez daude Euskal Herriko kartzeletan giltzapean. Gainontzekoak Estatu Espainiarran eta Frantziarrean sakabanatuak daude.

Bidaiak ere gatazkatsuak dira. Bisitak, orokorrean, larunbatero izaten dira, lehen orduetan, edo, aldiz, igandero, azkenengo orduetan. Horrek esan nahi du gau bat kanpoan eman behar duzula derrigor, eta ahal duzunean itzuli. Gainera, bidaiarako konbinazioak zailagoak dira, jende guztia ez da kotxez joaten, autobusez edo joaten da. Hortaz, itzultzeko ere arazoak sortzen dira. Bidaiek gainera, batzuetan, istripuak eragiten dituzte. Laudion Pili eta Fontsoren kasu larriak ditugu. Maribi bisitatzera joan zirenean istripu batean hil ziren biak. Aurrez-aurreko bisitetan ere oztopoak jartzen dituzte. Hilean behin aurrez-aurreko bat izateko eskubidea dugu, eta Herreran, adibidez, nahiz eta ordu zehatz baterako eskatuan eskatu, kartzelako funtzionarioek ordua aldatzen dute. Gainera, duela 3 urtetik hona senideoi miaketak egiten dizkigute, eta oso umiliagarriak dira.

LALI: Modulu aldaketak ere kontuan izan behar ditugu. Modulu bakoitzean egunerokotasun bat dute presoek. Modulu bakoitzak antolaketa eta ordutegi zehatz bat du. Modulu aldaketak ohikoak dira eta aldaketa bakoitzarekin senideak ere ohiturak eta ordutegiak aldatu behar ditu. Eta horrela ezinezkoa da ohitzea, bisiten eta bidaien orduak aldatu behar baititugu etengabe. Piskologikoki hau eraso bat da, ez soilik presoaren kontrakoa, senideen kontrakoa ere bai.

Eta Euskal Preso Politikoen egoera zein da? Edo zeintzuk uste duzue direla egoera larrienak?

BEGO: Isolamendua. Badaude presoak bolada luzeak eman dituztela isolaturik eta horrek eragin psikologiko handia du.

LALI: Isolamendu modu ezberdinak daude. Bat zigorra da, Estatu Frantziarrean "mitard" deitzen dutena. Baina isolamendu mota ezberdinak daude. Lehen graduan egonez gero adibidez, presoak 22 ordu ematen ditu bakarrik ziegan. Patiora ateratzen denean ere bakarrik dago. Badago beste isolamendu mota bat. Batzutan euskal preso talde bat dago kartzela berdinean baina modulu ezberdinetan sakabanatzen dituzte. Sakabanaketa sakabanaketa-politikaren baitan ere ematen da.

BEGO: Bestalde 197/2006 doktrina ("Parot doktrina" bezala ezaguna dena) daukagu. Hau oso gogorra da eta duela gutxi Auzitegi Konstituzionalak berretsi du. Epaitegi honetara 25 kasu bidali ziren eta bakarrik 4 presoren aldeko ebazpenak eman ditu auzitegi honek. Doktrina honi esker haien zigorra bete eta gero ere, presoek 10, 11 edo 12 urte gehiago ematen dituzte kartzelan. Hori gutxi balitz, zigorra bukatzen duten egunaren bezperan esaten diete presoei neurri krudel hau ezarri dietela. Doktrina honen helburua eta ezartzeko modua, argi eta garbi, mendekua eta krudelkeria da.

LALI: Presoei luzatzen diete zigorrak, baina guri, senideei, ere.

BEGO: Eta preso gaixoak ere ez genituzke ahaztu behar. Basauriko pertsona bat badago preso oso gaixo dagoena, Txus Martín. Preso honek gaixotasun psikiko bat du Estatu Frantziarreko gartzela batean isolatuta urteak ematearen ondorioz. Orain Zaballako presondegian dago eta hurrengo uztailaren 14ean mobilizazioa egingo da kartzela honen aurrean bere askatasuna eskatzeko.

LALI: Hurbiletik bizi dugu ere Jose Angel Biguriren kasua. Bera Martutenen dago. Donostin ebakuntza bat izan zuen eta oraindik sendatzen ari da. Biguriren kasuan, gainera 197/2006 doktrina ezarri diote eta oraindik urte pilo bat gehiago betetzera zigortu dute berez, bere zigorra dagoeneko bete badu ere. Euskal Herrian guztira 14 preso daude gaixo. Gainontzekoak Gotzone Lopez de Luzuriaga, Aitzol Gogorza, Josetxo Arizkuren, Garikoitz Arruarte, Inma Berriozabal, Iñaki Erro, Jose Miguel Etxeandia, Iñaki Etxeberria, Isidro Garalde, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Jesus Mari Mendinueta, Jose Mari Perez eta Josu Uribetxeberria dira. Txus, Gotzone, Biguri eta Aitzol ezik besteak sakabanatuta daude.

Zein izan da Etxerat elkarteko batzarrean azken 6 hilabete hauetaz egin duzuen balorazioa? Egoerak hobera edo okerrera egin du?

BEGO: Okerrera egin du maila guztietan. Kartzeletan jazarpena areagotu egin da. Ez dugu egoera hau aldatzeko modurik. Hau guztia eraldatzeko modu bakarra mobilizazioa da, bakoitzak ardurak hartu behar ditu eta mugitu. Presoek haien mobilizazioak egiten dituzte barruan, gose grebak eta baraualdiak... baina kalean gaudenok hori da egin behar duguna, kalean egon, hori baita gu entzunarazteko modu bakarra. Gai hau ezagutarazi behar dugu, honen inguruan egunero hitzegin behar dugu gure inguruan daudenekin, senideekin, lagunekin... Jende asko sentsibilizatua dago baina ez ditu bizi ditugun egoerak sakonean ezagutzen. 71 espetxe aldaketa egon dira eta preso bakar bat ere ez dute Euskal Herrira hurbildu. Kasu batzuetan urrutiago eraman dituzte,  eta beste batzuetan distantzia mantendu da. Kartzela-politika hiltzailea da, aurten zazpi istripu eta 19 zauritu egon dira.

LALI: Jendeari galdetu behar genioke zer bururatzen zaion horrelako gauzak aipatzen ditugunean. Ni sutan jartzen naiz, barrutik zeozer irakiten eta lehertzen zait eta bihotza gelditzen zait. Amorrua ematen dit zeozer egiteko gaitasuna daukagula jakitea eta ezer ez egitea. Zeozer egin behar dugu, kalera atera behar gara. Gure esku dago gure presoak askatzea. Hori adierazi behar dugu, bestela ez du ezertarako balio presoak hurbiltzeko eta askatzeko beharra ikusteak. Batu behar gara, pentsatu behar dugu eta asmatu behar dugu guztion artean. Badaude alderdiak, elkarteak, kirol taldeak... guztiok batu behar gara eta hausnartu behar dugu nola atera ditzakegun presoak eta nola adierazi dezakegu hau.

BEGO: Gobernuak ez dira mugituko gu ez bagara mobilizatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide