Aiaraldeak duen gaitasun turistikoa bultzatu nahi du Aiaraturrek. Horretarako, lau sorta turistiko prestatu ditu. Guztiek dute txakolina oinarri, baina bakoitzak eskualdearen ezaugarri bat azpimarratuko du bi egunetan zehar.
Txakolikultura esperientziak proposatzen duena Urduña, Artziniega eta Kexaako ondare kultural eta historikoa ezagutzea da. Txakolinatur esperientziak Gorobel, Gorbeia eta Nerbioi ibaiaren ondare naturalaren aberastasuna ezagutzeko eta BTT, zaldi eta globo bidaiak egiteko aukerak emango ditu.
Txalokingastronomiko esperientziak proposamena Aiaraldean dauden ekoizle ekologiko ezberdinen jarduera ikustea eta dastatzea, baita gastronomiari lotuta dauden museoak bisitatzea da. Azkenik, Txakolibentura esperientzia kirola egiteko abagunea emango die turistei.