Tresna gisa agortuta dagoela-eta, desegitea erabaki du Segik

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 19a, 00:12

Azken urteetan emandako eztabaidaren ondorioz tresna gisa agortuta dagoela iritzita desegitea erabaki du Segi gazte erakundeak. Prentsa oharrean azaldu dutenez, zikloa itxitzat eman dute. Amurrion, Urduñan eta Laudion hainbat mural eta pankarta azaldu dira.

Azken urteetan emandako eztabaidaren ondorioz tresna gisa agortuta dagoela iritzita desegitea erabaki du Segi gazte erakundeak. Prentsa oharrean azaldu dutenez, zikloa itxitzat eman dute. Amurrion, Urduñan eta Laudion hainbat mural eta pankarta azaldu dira.

33 urtetako ibilbidean, Jarraik Haikak eta Segik bete dute gazteriak independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzeko papera. Topaguneak, mendi martxak, txosnak... gogoan akatsetatik gogoeta egin eta balorazio baikorra egin dtue: "Beldurrek, ilusioak, irribarrek, nekeek, gogoak eta harremanek bestelako dimentsioa eman diote berez konpromiso politiko hutsa zenari".

Segi eta euskal gazteriaren arteko amildegia handia dela-eta, gazte problematikari erantzuteko antolakundea urruntzen joan dela diote: "Muga horietara iristea faktore ugairk eragin dute: gazterian azken hamarkadan emandak oaldaketak, ilegalizazioak, nazio eraikuntzaren estrategia garatzeko zailtasunak... baita errepresioak ere. Lan politiko publikoa egiteko baldintzatu egin gaitu. Estatuan jo puntuan egoteak Segik erakutsi duen konpromisoa baieztatzen du".

Azkenaldian ezker abertzaleak "Zutik Euskal Herria" adierazpenarekin ekarpen handia egin duela ere adierazi nahi izan dute. Baita ETAk jardun armatua behin betiko amaitzeko hartutako erabakiak ere: "Euskal Herrian irekitako Prozesu Demokratikoa itzulezina da. Estrategia aldaketak independentzia eta sozialismotik gertuago kokatzen gaituzten ate berriak irekitzera eraman gaitu". Horregatik, erakundea bukatutzat eman arren gazte borroka ez dela amaitu azpimarratu dute. "Bizi eredu kapitalista eta patriarkala krisian murgilduta dago, eta gazte problematikari aurre egingo badiogu inoiz bain obeharrezkoagoa du gazte belaunaldi indartsu eta konprometitua. Gazteria beti izan da iraultzailea, aldaketa prozesu guztien ezinbesteko hauspoa, eta aurrerantzean ere hala izango da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide