LAB sindikatuak lanuzteak egin ditu gaur EAEn PPren Gobernuak sektore publikoan egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Aiaraldean protesta hau mobilizazioekin osatu da. Amurrion, Urduñan eta Laudion egin dira kontzentrazioak, Herriko Plazetan, eguerdian.
Gaurko protestan zerbitzu publiko, unibertsalak eta doakoak aldarrikatu ditu erakunde abertzaleak. Hasiera batean egun osoko greba eguna iragarri zen, ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek ere deitu zuten borroka egun hau, baina Eusko Jaurlaritzak murrizketak ezartzeari uko egingo ziola adierazi eta gero, LAB bakarrik mantendu zuen bere apostua. Hobeto pentsatu eta gero, bi orduko lanuztea deitu zuen LAB sindikatuak.
Nafarroan, aldiz, sindikatu gehienek hiru eguneko greba burutu dute gaur hezkuntza sektorean. Gainera, ELA, LAB eta CCOOk sektore publikoan egin dute ere Nafarroan.
[video:http://youtu.be/DMUphdBJCns width:360 height:250]