Aiarako Koadrillak aurrekontuak onartu ditu eztabaida gogor baten ondoren

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 16a, 17:34

Aiarako Koadrillak 2013ko aurrekontuak berretsi ditu gaur. Okondo Bai, EAJ eta PPk aurkeztu diren aurrekontuen alde bozkatu dute eta Bildu koalizioak, aldiz, aurka. OMNIA, Aiara Batuz eta PSE abstenitu egin dira. PSEk bozketa egin baino lehen bilkura utzi du protesta gisa.

Aiarako Koadrillak 2013ko aurrekontuak berretsi ditu gaur. Okondo Bai, EAJ eta PPk aurkeztu diren aurrekontuen alde bozkatu dute eta Bildu, aldiz, aurka. OMNIA, Aiara Batuz eta PSE abstenitu dira. Hori bai, PSEk bozketa egin baino lehen bilkura utzi du protesta gisa.

Sozialistek erabaki hau hartu dute jeltzaleekin eztabaida bizi bat izan ondoren. Prozedura arazo batek sortu du hika mika, hasiera batean. PSEren iritziz, ez zen batere logikoa bilkura aurretik prestatu diren aurrekontu batzuk bozkatzea, bileran bertan erabaki garrantzitsuak hartu direla kontuan izanda. Jeltzaleek, aldiz, batzordean adostutako jarrera bat zela azaldu dute.

Sozialisten eta jeltzaleen arteko tira-birek, dena den, puntu hau eztabaidatu baino lehen egin du eztanda. Aiarako Koadrillaren lehendakaria ez liberatzea adostu denean.

Une historiko bat

Alderdi ezberdinek une historikotzat definitu dute Amurrioko Udalak zabor bilketaren zerbitzua Aiarako Koadrillarekin amankomuntzearen erabakia. Herri eta alderdi guztiek bere poztasuna agertu dute Amurrioko Udalaren proposamen hau onartu eta gero eta jarraipen batzorde bat berehala osatzeko asmoa adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide