"Kontzertu handi bat egiteko premia dugu epaiketak suposatu duen dirutza ordaintzeko"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 16a, 16:45

OIER AMORRORTU (Laudio, 1977) Entzutegi Nazionalean epaitu eta zigortu zuten urtarrilan egon zen epaiketan. Zigortuek larunbat honetan Aretan kontzertu bat antolatu dute isunei aurre egiteko eta aukera hau aprobetxatu dugu epaiketaren inguruan berarekin hitzegiteko.

 

OIER AMORRORTU (Laudio, 1977) Entzutegi Nazionalean epaitu eta zigortu zuten urtarrilan egon zen epaiketan. Zigortuek larunbat honetan Aretan kontzertu bat antolatu dute isunei aurre egiteko eta aukera hau aprobetxatu dugu epaiketaren inguruan berarekin hitzegiteko.

 

Nola bururatu zitzaizuen kontzertu hau antolatzea?  

Ez genuen asko pentsatu behar izan, berez atera zen kontzertu handi xamar bat egiteko premia. Epaia jakin aurretik ibili ginen hainbat talderekin kontaktuan, arrazoia sinplea zen, epaiketa berez garestia da, 19 pertsona Madrilera mugitu, han hainbat egun eman...
Honetaz gainera Entzutegi Nazionalean epaiketa izateak ez zigun inolako konfidantzarik ematen...
Zigor epaia espero genuenez alde ekonomikoari nola aurre egin pentsatzen hasi ginen. Azkenean aurreikusten genuena gertatu da, zigortuak izan gara, isunak ordaintzeaz gainera epaiketako gastuak ordaintzera ere.

Pertsona asko egon zarete epaiketa honetan, jendeak  horrelako epaiketa batek suposatzen duen gastua ezagutzen duela uste duzu?

 Horrela da, epaia jakin zenetik jende asko  hurbildu da gugana zorionak emateko, eta bai, alde batetik pozteko arrazoiak ditugu urte hasieran espetxera sartzeko arriskua genuelako, eta  sahiestu egin dugu.

Hala ere, zigortuak izan garenez bai isunak bai epaiketa gastuak ordaindu behar ditugu. Gainera Madrilen egin behar izan genituen egunak gure poltsikotik ordaindu ditugu. Azkenean dirutza bat da, eta jendeak ez du zigorraren alde hau baloratzen.

Urte askotan luzatu den prozesua izan da hau, nola bizi izan duzue?

Hasierako urteetan, Amurrioko epaitegian zegonean, nahiko lasai geunden. Han falta delitu bat besterik ez zuten ikusten, hau da isun txiki batean geratu zitekeen guztia. Amurrioko epaitegiak artxibatu zuen kasua. Hala ere PPko zinegotziek Arabako Entzutegira bildatzea lortu zuten.
Bertan auzia epaitegi horren eskumena ez zela ebatzi eta Entzutegi Nazionalera bidali zuten. Madirlen auzia aztertu zuen lehengo epaitegiak ez zuen "terrorismo" zantzurik ikusi eta atzera bota zuen. Berriro ere Arabako Entzutegian zela Supremora bidali zuten eta Supremoak Entzutegi Nazionalean epaitu behar zela erabaki zuen.

Azkenean, PPko zinegotzien presioari esker auzia Entzutegi Nazionalera heldu zen eta orduan bai, orduan arduratzen hasi ginen, zeren eta Entzutegi Nazionalean ezer ere gabe milaka euskal herritar zigortu dituzte. Txarrena azken hilabeteak izan ziren, fiskalaren eskaera jakin genuenean. Ezer ez zegoen irudietan oinarrituta  1 eta 3 urte bitarteko espetxe zigorra eskatzen zigun. 

Epaiketa, zentzu batean, ikuskizun bat bihurtu zen Madrilen ere, ezta?

Bai, Santi Abascal-ek, Madrilen lanean dela, Intereconomia telebista erabili zuen bere buruaren propaganda egiteko, bere burua goraipatzeko. Epaiketara "terrorismoaren biktimak"  elkarteko jendea ekarri zuen eta gure senide batzuei iseka ere egin zieten. Bere helburuetako bat lortu zuen, 19 aiaraldar Entzutegi Nazionalera eramatea.

Zer nolako balorazioa egin duzue epaiketaz?

Esan dudan bezala pozteko arrazoiak egon badaude, gutako inor ez doalako espetxera. Hala ere, PPko zinegotzien helburuak bete dira. 19 Aiaraldar Entzutegi Nazionalera eraman gintuzten, eta zigortu ere, Espainiako Gobernuak tranpatutako lege baten kontrako protesta egiteagatik.
Nork pentsa zezakeen gure eskubideak aldarrikatzeagatik, hau da, gure bozka nahi diogunari (ez ahaztu Pablo Gorostiaga zela alkate-gai, muxu bero bat berarentzako) emateko eskubidea defendatzeagatik zigortuak izango ginela? 
Balorazioa baina, ezin daiteke baikorra izan herri honen eskubideak zapaltzen jarraitzen dituen epaiak ematen diren bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide