"Egiten duguna erakusteko aukera bilatu dugu, musikaz gozatzeari utzi gabe"

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 8a, 00:35

AITOR BANDERAS (Laudio, 1993) Dagreim taldearen bateria-jotzailea da. Musika talde hau oso gaztea da eta ilusioz gainezka aurre egingo dio Aiara folk rock jaialdiari. Bi urte baino gutxiago eman dute bost gazte hauek, baina irrikitan daude egiten duten musika zabaltzeko.

Zein da Dagreim taldearen historia?

AITOR BANDERAS (Laudio, 1993) Dagreim taldearen bateria-jotzailea da. Musika talde hau oso gaztea da eta ilusioz gainezka aurre egingo dio Aiara folk rock jaialdiari. Bi urte baino gutxiago eman dute bost gazte hauek, baina irrikitan daude egiten duten musika zabaltzeko.

Zein da Dagreim taldearen historia?

Taldea orain dela urte bat sortu genuen. Dana hasi zen duela urte eta erdi: Aitor Banderasek (bateria-jotzailea) bateria erosi zuenean. Bere lagun minarekin, Xabier Aldaiturriaga (gitarrista), goiz eta arratsalde asko elkar pasaz jotzen, gauzak frogatzen eta batez ere barre asko eginez; asti on bat pasatzearen helburuarekin.

Geroago, beste lagun bat sartu zen taldera, Javier Nuñez (gitar-jotzailea, biolin-jotzailea eta bigarren ahotsa). Kide zoragarri hau
sartu eta gero, denbora pasa bat izatetik seriotasunez hartzera aldatu zen kontua. Kontzertuak egin nahi genituen eta! Egiten duguna
erakusteko aukera bilatu genuen, baina musikaz gozatzeari utzi gabe.

Hortik aurrera beste kide batzuk bilatzeari ekin genion taldea osatzeko, jende asko taldetik pasa ondoren, taldea osatu zen: lehenengoz, Vero Merinoren (baxu-jotzailea) sartzearekin eta azkenik, Geidys Barrabiaren (abeslaria) sartzearekin. Esan dezakegu bereziki laudiokoak garela, beti gabiltza handik, baina etxebizitzak, Luiaondon, Larrañon, Ugarten eta Gardean (saioak egiten dugun lekuan) ditugu.
Talde osoa elkartu baino lehen, kide bakoitzak bere formazioa egiten zuen bere kabuz edota klaseak hartuz.

Bakoitzak bere musika tresnarekin joan da garatzen urtez urte, eta garapen indibidualari begira, bat eta lau urte artean izan dira. Baina benetan garatu garen moduan eta garatzen garen moduan, elkarrekin orduak eta orduak sartzen izan da.

Nondik dator izena?

Jende asko esaten digu: Dagreim? zer esan nahi du? Nondik dator?
Azken finean bilatzen genuena hori zen. Hasiera batetik argi geneukan taldearen izena berezia, inolako zentzukoa eta esanahi gabekoa izan behar zela, izena gurea egiteko.

Erabaki hori horrela hartu genuen, egun batean taldeko kide batzuk elkarrekin geundela, mintzoz eta barre batzuk egiten, batek hitz bat ulertu zuen (DAGREIM hitza), hitz egiten genuenarekin ez zuena inolako zerikusirik.

Baina gustatu zitzaigunez, taldearen izen bezala hartu genuen. Era honetan adierazten ditugu gure arratsalde zoroak, lagunen artean barre batzuk eginez.

Zer musika mota lantzen duzue eta zeintzuk dira gustoko dituzuen taldeak?

Lantzen dugun musika, rock alternatiboa da, hau da, pixkat denetarik.
Gustoko ditugun taldeak esatea zaila da, bost kide garelako taldean eta bakoitzak talde desberdinak dituelako gustoko, baina saioak egiteko orduan ondo konpontzen gara.

Aiara folk rock jaialdian parte hartuko duzue, zein da zuen helburua?

Aiara folk rock jaialdian parte hartzearen helburu nagusia jendea ezagutzea, gure taldea argira eramatea eta gehien bat, momentua bizitzea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide