"Aztarna handi eta berezia uztea espero dugu Aiara Folk Rock jaialdian"

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 3a, 16:44

IBAN ANTILLAQUE (Laudio, 1986), bateria jotzen du Goaz taldean. Pop-rock talde honek Aiaran egingo den musika jaialdian parte hartuko du hilabete honetan. Nahiz eta talde gaztea izan, ibilbide luzea egin dute Iban, Ruben, Aitor eta Julenek.

Zenbat urte pasa dira "Goaz" sortu zenetik?

Zortzi urte pasa dira Goaz sortu zenetik, 2004. urtean sortu zen

 

Zein da taldearen historia?

IBAN ANTILLAQUE (Laudio, 1986) Goaz taldean bateria jotzen du. Pop-rock talde honek Aiaran egingo den musika jaialdian parte hartuko du hilabete honetan.

Zenbat urte pasa dira "Goaz" sortu zenetik?

Zortzi urte pasa dira Goaz sortu zenetik, 2004. urtean sortu zen

 

Zein da taldearen historia?

Lau lagun ginen, eskolako musika gelan jotzen genuen gure momentu libreetan (jolas orduan) eta egun baten gure musikako irakasleak gu jotzen entzun eta gero, Laudioko Euskal Kantu txapelketan aurkezteko esan zigun. Arrakasta haundia izan genuen eta musika munduan bat-batean hastea erabaki genuen.

Orain arte baieztatu dezaket berrogeita hamar kontzertu baino gehiago eman ditugula (Laudion, Amurrion, Bilbon, Mutrikun, e.a.). “Nahi ta nahi ez” izeneko maketa bat ere bai egin genuen.

Orain? Ez dakigu, baina gauza gehiago egin nahi ditugu.

 

Zer musika mota lantzen duzue?

Pop Rock-a euskeraz. Ken Zazpi, Kauta, Lor edo Gatiburen arteko nahasketa bat egiten dugula esan daiteke.

 

Zeri buruz abesten duzue?

Gizarteari buruz, maitasuna… Gure momentu pertsonaletan gertatzen diren gauzak kontatzen ditugu.

 

Aldatu da zuen musika urte hauetan?

Bai, aldatu da musikaren mundua aldatu den bezala. Eta musikaren mundua asko aldatu da zortzi urteotan. Oro har, mundua asko aldatu da, baina gu egokitzen joan gara momentu bakoitzaren arabera.

 

Aintzat hartzen zenituzten taldeak gustoko dituzue oraindik?

Bai, aurreko talde hauek eragina dute gure gain baina beste era bateko musika ere entzuten dugu orain.

 

Lehen gehiago jotzen zenuten, edo hori iruditzen zaigu? Zergatik?

Bai, lehen gehiago jotzen genuen, ez genuelako lanik egiten. Orain oso zaila da denok batera egotea laneko txandak direla eta.

 

Nola animatu zineten Aiara Folk Rock jaialdian parte hartzen eta zer espero duzue?

Jotzeko gogo asko genuen eta jaialdiaren publitzitatea ikusi genuenean, honek asko motibatu gintuen eta jotzeko gogoa eman zigun eta horrela taldearekin aurrera jarraitu dezakegu.

Aztarna handi eta berezia uztea espero dugu Aiara Folk Rock jaialdian. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide