2012ko Brigadak aurkeztuko ditu Askapenak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko mar. 15a, 10:01

Europako krisi kapitalistari, Palestinari eta Argentinari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte

Aurtengo Brigadak aurkeztuko ditu Askapenak Aiaraldean. Hiru hitzaldi antolatu ditu horretarako Laudio eta Amurrion.

Europako krisi kapitalistari, Palestinari eta Argentinari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte

Aurtengo Brigadak aurkeztuko ditu Askapenak Aiaraldean. Hiru hitzaldi antolatu ditu horretarako Laudio eta Amurrion.

Lehenengo aurkezpena gaur egingo da Amurrioko Kultur Etxean, arratsaldeko seietan, Gazte Asanbladak antolatuta. Palestinari buruzko hitzaldi bat entzuteko aukera egongo da bertan. Bigarren mintzaldi bat antolatu dute gainera asanbladako kideek, Europako krisi kapitalistari buruzkoa, martxoaren 21ean ordu eta  leku berean.  Bi hitzaldien ostean, aurtengo brigaden aurkezpena egingo dute Askapenako kideek.

Laudion, aldiz, aurkezpen bakarra egingo dute: bihar, Basalarrina Euskal Topagunean, arratsaldeko zazpietan. Argentinako fabrika errekuperatuei buruz mintzatuko dira iaz bertan egondako brigadistak. Fasinpat: Fábrica sin patrones proiektatuko dute gainera, gai bera jorratzen duen dokumentala. Ondoren, galderak egiteko tarte bat utzi eta Brigadak aurkeztuko dituzte.

2012ko Brigaden inguruko informazio gehiago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide