1280 arima

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 8a, 09:21

Literatura eta umore beltza gustoko baduzue, Jim Thompson oso aukera egokia izan daiteke modu dibertigarri batean astia emateko. Tipo honek pasa den mendeko literaturan eta zineman kutsu aipagarri bat utzi zuen. Ez zituen soilik liburu onak idatzi, Stanley Kubricken filme pare baten gidoietan lan egin zuen ere.

Aldi berean, Stephen Frearsek edo Sam Peckinpahk –"The getaway", azken kasu honetan- bere eleberriak film bilakatu dituzte. Beraz, aurrekari ugari daude Jim Thompsonen izena XXI. mendean goraipatzeko.

Literatura eta umore beltza gustoko baduzue, Jim Thompson oso aukera egokia izan daiteke modu dibertigarri batean astia emateko. Tipo honek pasa den mendeko literaturan eta zineman kutsu aipagarri bat utzi zuen. Ez zituen soilik liburu onak idatzi, Stanley Kubricken filme pare baten gidoietan lan egin zuen ere.

Aldi berean, Stephen Frearsek edo Sam Peckinpahk –"The getaway", azken kasu honetan- bere eleberriak film bilakatu dituzte. Beraz, aurrekari ugari daude Jim Thompsonen izena XXI. mendean goraipatzeko.

Bere idazlanen artean oso famatua da “1280 arima”. Euskaraz argitaratuta dagoen izenburu honek, sheriff baten istorioa kontatzen du pasa den mende hasieran. Estatu Batuetako hegoaldean dagoen herri batean lan egiten du gizon honek. Urte pilo bat eman ditu bere lanpostuan eta horrek azalpen erraza dauka; ez dio inori beldurrik ematen.

Nahiz eta legea mantendu behar duen, inork ez dio errespetu handirik. Herritar gehienek ez dute bere aginduak kontuan hartzen. Eta bera ez da gehiegi saiatzen ere. Bestalde, bere emazteak etengabe zirikatzen du eta, gainera, bere koinatuaren atzetik joan behar da egunero, emakumeak zelatatzen ditu eta.

Egia esanda, inozo hutsa da. Eta agertzen zaizkion arazoak konpontzeko beste sheriff baten aholkuak eskatzen ditu noizbehinka. Horrela, egun batean, bere lagunaren laguntzaren bila joango da. Eta bat-batean, herrira bueltatzen denean, bi gizon hilko ditu.

Momentu horretan, irakurleak ulertuko du protagonistak maltzurra izateko gaitasuna badaukala ere, eta eleberria geroz eta gehiago gaiztotzen joango da aurrerantzean. Eta noski, gero eta dibertigarriagoa izango da memelo honen bilakaeraren lekuko izatea, gertatzen zaiona, edo berak eragiten duena, hobeto esanda, zoratzeko modukoa baita. Egoera benetan harrigarriak sortuko dira sheriff honi esker, batzuk barregarriak, beste batzuk bortitzak eta beste batzuk bi ezaugarri hauek beteko dituzte.

“1280 arima” liburuak, beraz, era gaizto batean barre batzuk botatzeko aukera ezin hobea ematen du. Ez utzi pasatzen abagunea, gainera irakurtzeak ez du ahaleginik eskatzen,liburua motza da eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide