Satorra/El topo

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 8a, 12:36

James Bond ez da zinemak aurkeztu duen espioi bakarra. Ezta interesgarriena ere. Dudarik gabe, famatuena izango da, baina espioi ugari egon dira bere eredua jarraitu ez dutenak. Azken urte hauetan, espioi hauek lortu dute, gainera, 007 agentearen ibilbidea eta izaera aldatzea. Quantum of Solace, James Bonden azkenengo filmeak, adibidez, Jason Bournen trilogiatik gauza asko hartu zituen. Eta dagoeneko, zaila da pentsatzea espioiak pertsona txalogarriak direnik.

James Bond ez da zinemak aurkeztu duen espioi bakarra. Ezta interesgarriena ere. Dudarik gabe, famatuena izango da, baina espioi ugari egon dira bere eredua jarraitu ez dutenak. Azken urte hauetan, espioi hauek lortu dute, gainera, 007 agentearen ibilbidea eta izaera aldatzea. Quantum of Solace, James Bonden azkenengo filmeak, adibidez, Jason Bournen trilogiatik gauza asko hartu zituen. Eta dagoeneko, zaila da pentsatzea espioiak pertsona txalogarriak direnik.

Azken hamarkada honetan espioi pilo bat ikusi ditugu (Jason Bourne, El buen pastor, El espía, La vida de los otros...) eta badakigu gauza zikinak egiten dituztela. Sobietar Batasuna erori zenetik, espioiak ez dira “komunista maltzurren” aurka borrokatzen zuten heroiek.

Egia esanda, ikuspegi hau ez da oso berria. Baina inoiz baino garrantzi handiagoa dauka zineman. “El topo”k agerian uzten du hau. Horretarako prlikulak John Le Carreren izenburu bera daukan eleberri bat erabiltzen du. Berez, egile honena da “El espía que surgió del frío” ere. Espioien beste luzemetrai bikain bat. “El topo”ren kasuan, aktore multzo bikaina dago proiektuan murgilduta; Gary Oldman, Colin Firth, John Hurt...

Profesional izugarri hauek, gidoi oso on batek eta berebiziko girotze dotore lan batek emaitza liluragarriak lortzen dituzte. Istorioaren hasiera ez da oso originala. Erresuma Batuko espioien kupulan etsai bat sartu da Guda Hotzaren erdian eta susmoak eta paranoiak sortzen ditu honek. Espioien munduan, inoiz ez dago ezer argi.

Arazo hau argitzeko, dena den, operazio bat abiatzen dute. Eta honen burua espio erretiratu bat izango da, Gary Oldman, hain zuzen ere. Gizon honek susmagarri guztiak ezagutzen ditu. Hori ona da zentzu batean, krontolpean izan ditzake informazio batzuk. Baina bestalde, gertakari pertsonalek bere arrazoia okertu dezakete.

Azken finean, “El topo”ko lortzen duena hori da, dimentsio pertsonala espioi istorio batean sartzea eta guztia nahastea. Espioiak ez dira makinak izango, bere bizitza pribatua ezingo dute baztertu. Horregatik, arreta handia eskatzen du eta irauten dituen bi orduak tentsio geroz eta handiagoa eragingo du.

Filmeak nahiko modu motelean egingo du aurrera, eta horrek, gainera, keskak sortuko dizkio ikusleari, zailegia irudituko baitzaio korapiloa askatzea gidoiak hanka sartu gabe. Baina, azkenean, puzzlea modu zuzenean osatuko da, guztion mesederako. Oso kutsu berezia uzten den pelikula da hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide