"Blogaren helburu nagusia gure ondare natural eta kulturala ezagutzera ematea da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 5a, 09:54

MAIDER IGLESIAS (Amurrio, 1987) eta Aiaraldea maite duten beste bost pertsona gehiago Naturayala proiektuaren inguruan bildu dira. Blog honen bitartez eskualdean dagoen ondare naturalaren berri ematen ari dira oso modu erakargarri batean. 

Duela gutxi Naturayala bloga jarri duzue martxan, zergatik? Zeintzuk dira blog honen irizpideak?

MAIDER IGLESIAS (Amurrio, 1987) eta Aiaraldea maite duten beste bost pertsona gehiago Naturayala proiektuaren inguruan bildu dira. Blog honen bitartez eskualdean dagoen ondare naturalaren berri ematen ari dira oso modu erakargarri batean. 

Duela gutxi Naturayala bloga jarri duzue martxan, zergatik? Zeintzuk dira blog honen irizpideak?

Proiektu hau martxan jartzearen helburu nagusia jendeari Aiaraldean daukagun ondare natural eta kulturala ezagutaraztea da. Biodibertsitatea eta paisaiaren ezagumenduak ezinbestekoak dira kontserbazioa aurrera eramateko.

Aiaran asko dira bizi diren animalia eta landareak, eta askotan ezezagunak dira gainera. Galtzeko arriskuan diren espezie askok aurkitu dute haien etxea Aiarako bailaran eta jendeak haien berri izatea eta azken batean, maitatzea oso garrantzitsua da.

Kontutan hartu behar da, bestalde, ondare natural hori ez dagoela isolatuta, eta askotan gizakiaren eta naturaren arteko harremanetatik sortzen dela. Naturarekin orekan dauden jarduerak egiten baditugu soilik mantenduko da natura bere hortan. Horiek dira, beraz, blog-aren irizpide nagusiak, azken finean pertsona gutxi batzuen ezagumendu eskasa, baina zintzoa, mundu guztiaren esku ipintzea.

Ondare kulturalari buruzko informazioa ere jaso nahi dugu blog-ean, baina hori oraindik hastear dago, eta horretarako pertsona gehiago gehitu nahi ditugu taldean.

 

Argazki bikainak eskeintzen dituzue eta hau ez da kasualitatea, nola lortzen duzue, denbora asko behar duzue?

Kalitatea eta argazkia ateratzeko behar den denbora normalean norberaren esku dago. Zaletasuna behar dela argi dago, askotan oso goiz altxatu behar zara argitzen dueneko momentuan mendian egotea beharrezkoa baita.

Beste batzuetan, helburu nagusia animalia gautarrak zure argazki kameran hilezkortzea denean, gauaren etorrera itxaron behar duzu. Beti beharrezkoa da landare, animalia edota objektu berari ikuspuntu desberdinetatik argazkia ateratzea, inoiz ez dakizulako zein den angelurik egokiena. Hori bai, zure argazkiaren helburua den izakiak ere “ados” egon behar du eta bertan geratzea ezinbestekoa da. Normalean errazagoa da anfibio baten argazkia egitea, hegazti batena baino, adibidez.

Kasu batzuetan, gainera, teknika berezi baten erabilera beharrezkoa egiten da, argazki kamera automatikoa. Hau izpi infragorri bidez aktibatzen da animalia bat pasatzerakoan. Horrela, animalia gautarren edo normalean ikusten zailak direnen argazkiak lortzen ditugu, karniboro txikiak, besteak beste.

 

Zenbat pertsona zaudete proiektu honetan? Zaletasun moduan egiten duzue lan edo formakuntza akademiko edo profesionala daukazue?

Proiektuan sei pertsonek hartzen dugu parte momentuz. Gutariko batzuk biologoak gara eta gainerakoak urte pilo bat espezie desberdinen jarraipena egiten eman dugun naturalista amorratuak. Hori bai, kolaboratzeko prest dagoen edonork parte har dezake.

 

Aiaraldeko animali eta lekuak jasotzen dituzue zuen blogean, zein esango zenuke dela Aiaraldeako natur ondarearen egoera?

Aiaraldea benetako altxorra daukagu geroz eta suntsituago suertatzen ari den gure Euskal Herrian. Komunitate osoan egiten ari diren azpiegiturek eta gizakiak egindako ustiaketek arazoak dakarkie animalia, landare zein onddo espeziei, haien habitat galtzen ari direlako.

Aiaraldeak, aldiz, ondare natural eta kultural nahikoa eta garrantzitsua mantentzen du. Esan bezala, asko dira gure ingurunean bizi diren espezieak bertan habitat egokiak mantentzen direlako: basoak, belardiak, errekak… nahiko egoera onean mantentzen dira.

Baina hau ziztu bizian alda daiteke eta jendeak argi eduki behar du. Denok ahaleginak agin behar ditugu eta bakoitzak gure hondar alea ekarri behar du geratzen zaizkigun biodibertsitate gordeleku bakanak mantentzeko.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide