Atzo desagertutako gizonaren gorpua agertu da

Aitor Aspuru Saez 2012ko mar. 2a, 11:27

Atzo arratsaldez desagertu zen Delikako gizona hilik agertu da zonaldean. 82 urteko pertsona honen gorpua aurkitu dute gaur goizean. Gertakaria atzo hasi zen, Zamarroko auzokide hau paseatzera atera zen, egunero bezala. Baina, arratsaldez bere txakurrak bakarrik itzuli ziren.

Hori zela eta, bilaketa atzo bertan abiatu zen. Gaur goizez bilaketari berrekin diote Gurutze Gorriak, DYAk, Amurrioko Udaltzaingoak, Ertzaintzak, Elorrioko erreskaterako txakur unitateak eta Babes Zibileko kideek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide