Euskal Herriko 100 mapa baino gehiago biltzen dituen liburua aurkeztuko dute.
Mapas para una nación liburua aurkeztuko du bihar Jose Mari Esparza Zabalegi idazle eta Txalapartako editoreak. Biharko zita Laudioko Gure Aukera Kultur Elkartearen egoitzan izango da, 19:30etan.
Azken mendeetan eginiko Euskal Herriaren 100 mapa baino gehiago jasotzen ditu liburuak. Hortaz gain, garai ezberdinetako dokumentu eta idazkietan Euskal Herriari egiten zaizkion erreferentziak bildu eta aztertzen ditu, Euskal Herria mendeetan zehar existitu den kontzeptua dela frogatzeko.
Liburuaren aurkezpen bideoa ikusteko klikatu hemen.