Irlandarren klana

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 9a, 11:11

Mafiari buruz filme ugari egin dira. Klasikoak ahaztuak egotea gauza normala izan daiteke. James Cagneyren garaia nahiko urrun bait dago. Aldiz, luzemetrai modernoagoak erabat ahaztuta egotea ez litzateke ohikoa izan beharko. Horrela, jende gehienak "Godfather", "Scarface" edo "American gangster" gogoratzen ditu, baina genero berdinaren baitan dauden beste batzuk ez dituoroitzen. Hau "Donnie Brasco" edo "Irlandarren klana"-ri gertatzen zaie.

Mafiari buruz filme ugari egin dira. Klasikoak ahaztuak egotea gauza normala izan daiteke. James Cagneyren garaia nahiko urrun bait dago. Aldiz, luzemetrai modernoagoak erabat ahaztuta egotea ez litzateke ohikoa izan beharko. Horrela, jende gehienak "Godfather", "Scarface" edo "American gangster" gogoratzen ditu, baina genero berdinaren baitan dauden beste batzuk ez dituoroitzen. Hau "Donnie Brasco" edo "Irlandarren klana"-ri gertatzen zaie.

Eta nahiz eta agian "Donnie Brasco" pelikula hobeagoa izan, "Irlandarren klana" zaharragoa da, beraz, hau ekarriko dugu gogora. Irlandarren klana, noski, Estatu Batuetako irlandar auzo bat kontrolatzen duen gaizkile talde bat da. Berez, ez da hau oso erakunde indartsua. Egia esanda italiarrekin saiatzen ari dira akordio batera heltzen.

Egoera horretan, taldekide berri bat agertuko da -Sean Penn, hain zuzen ere- eta bere lagun zahar baten bitartez -Gary Oldman- talde honetan sartuko da. Erakundearen buruzagia azken tipo honen anai nagusia da, eta Sean Pennen neskalagun ohia bere arreba.

Hala ere, emakume honek ez du ezer jakin nahi bere anaien inguruan. Auzo irlandarretik ospa egin zuen eta. Gaizkileen giro horretaz urrun egon nahi du, eta bere multilaguna berriro agertu arte, lortuko du neurri handi batean.

Tamalez, Sean Pennen pertsonaia agertzen denean, guztien arteko harremanak korapilatu egingo dira, eta horrek, testuinguru bortitz honetan, ondorio larriak ekarriko ditu. Horrela, filmean zehar askatuko den bortizkeri odoltsu eta lazgarriak bakoitzaren amodioa eta leialtasuna kolokan jarriko du. Eta nahiz eta akziozko eskenak eduki, "Irlandarren klana" interpretazioa bikainak eskaintzen ditu eta horretan poinarritzen da. Sean Penn eta Gary Oldma ez dira pelikulan agertzen diren aktore bikain bakarrak, Ed Harrisek, John Turturrok edo Robin Wrightek lan txukunak egiten dituzte ere.

Gaizkile italioamerikarrek aspertzen bazaituzte dagoeneko, frogatu irlandar hauekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide