Elebidunak izango dira XII. Hezkuntza jardunaldiak

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 18a, 10:03

Aurten ere Laudioko Ikastolak hezkuntza jardunaldiak egingo ditu. Laudioko Udaleko gela balioanitzak gai honetan interesatutak dauden pertsona guztiak jasoko ditu urtarrilaren 23, 24, 25 eta 26an. Hala ere, bi hitzaldi egingo dira bakarrik lau egun hauetan, hori bai, eredu elebiduna jarraituz, euskaraz eta gazteleraz eskeiniko dira. Horrela, euskaraz prestatu direnak urtarrilaren 23an eta 26an egingo dira.

Aurten ere Laudioko Ikastolak hezkuntza jardunaldiak egingo ditu. Gai honetan interesatutak dauden pertsona guztiak jasoko ditu Laudioko Udaleko gela balioanitzak urtarrilaren 23, 24, 25 eta 26an. Hala ere, bi hitzaldi egingo dira bakarrik lau egun hauetan, hori bai, eredu elebiduna jarraituz, euskaraz eta gazteleraz eskeiniko dira. Horrela, euskaraz prestatu direnak urtarrilaren 23an eta 26an egingo dira.

Lehenengo hitzaldiaren izenburua "Gurasoen ohiko beldurrak seme-alaben sexu hezkuntzan" da. Sexualitateak sortzen dituen helduen eta umeen arteko komunikazio arazo eta mitoak konpontzea izando da honen helburu. Alberto Lopez eta Nahia Rojo izango dira hizlariak, biek Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskola parte hartzen dute. Hitzaldi bera, baina gazteleraz urtarrilaren 25ean izango da. Euskaraz antolatu den bigarren hitzorduak jardunaldiak itxiko ditu urtarrilaren 26an. "Haurren autonomia: ikuspuntu desberdina" Pikler-Loczy Instituzioaren ekarpenak haurren garapenaren ikerketan aurkeztuko ditu. Txusma Azkona, ARIETA Lizarrako udal haur eskolako zuzendariak, hartuko du ardura hori. Budapesteko Pikler-Loczy Instituzioaren eginkizun garrantzitsuena haurren izaeraren garapen armoniotsu eta orekatua sustatzea da egunerokotasunean oinarrituta: mugimendu askatasuna, bazkari orduak, loa, gatazkak, fardel aldaketa… Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira eta ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta dago ekimena.

Amurrion ere

Aresketa Ikastolak antolatuta beste jardunaldi batzuk egiten ari dira Amurrion hezkuntzari buruz. Dagoeneko "Resiliencia: Baikortasuna abiapuntutzat hezitzen ikasi" izenburupean bi hitzaldi egin dira. Dena den, jardunaldiak luzatuko dira gaur, bihar eta etzi. Gaurko hitzaldiaren izenburua "Erresilientzia eta nerabezaroa: uharretan barrena nabigatzearen artea" da eta Marian Becerro mediku eta psikoterapeutak emango du. Biharkoa hitzaldia, "Bere kontsultategitik mediku batek eginiko hausnarketak: txikiak baina argiak, kapazak eta irekiak", Iñaki Fernandez Villanueva medikuak egingo du, eta etzikoa -"Galera afektiboak eta mapa kognitiboak"- Patxi Izagirre psikologo klinikoaren ardura izango da. Katekesi aretoan izango dira guztiak eta 19:00etan hasiko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide