The rise of the planet of the apes

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 29a, 10:07

Pelikula batek arrakasta handia duenean, ekoizleek lortutako ondarea eta ospea berehala galtzen dute bigarren parte batekin. Filme baten emaitza bikainak luzatzeko helburuarekin beste proiektu bat garatzen denean, ondorioak nahiko penagarriak bihurtzen dira maiz. Kasu zehatz honetan, Tim Burtonen "The planet of the apes" pelikula aipatu dezakegu adibide tamalgarri bezala.

Pelikula batek arrakasta handia duenean, ekoizleek lortutako ondarea eta ospea berehala galtzen dute bigarren parte batekin. Filme baten emaitza bikainak luzatzeko helburuarekin beste proiektu bat garatzen denean, ondorioak nahiko penagarriak bihurtzen dira maiz. Kasu zehatz honetan, Tim Burtonen "The planet of the apes" pelikula aipatu dezakegu adibide tamalgarri bezala.

Zorionez, "The rise of the planet of the apes" ez da gauza berbera. Hasteko, begibistan dago luzemetrai honen egileek argi zeukatela ez zutela formula berririk asmatuko, filme originala osagai hauskorrak erabili bazituen, lehenago gertatutakoa argitzen duen lehen zati honek ez du ezer berririk eskeintzen. Hori bai, egindakoa argitasun handiz gauzatu dute.

Berez, istorio honen moldea superheroien filmeetatik dago hartuta. Istripu zientifiko batek izaki arrunt bat mirari bihurtzen du. Ez ohiko gertakaria hemen zera da, pertsonaia nagusia ez dela gizaki bat, simio bat baizik. Dena den (Supermani gertatu zitzaion bezala), pertsona batek erabakitzen du, ahal den neurrian, bizitza normal bat bermatzea animaliari. Denborarekin, animalia senide baten statusa lortzen du, eta maite duten guztiek egin beharko diote aurre gizartearen ezjakintasunari. Nahiz eta tximu baten itxura eduki, Cesarrek (horrela deitzen da simioa) gizaki oso inteligente baten burmuina dauka. Zentzu horretan, Cesarrek arazoak eta akatsak egingo ditu onartzen ez dituen egoerak gainditzeko.

Horrela, simio-gartzela batean bukatuko du, eta gizakiek tximuen aurka eragiten duten bortizkeri guztia ezagutuko du. Noski, horrek bultzatuko du muturreko erabakiak hartzera.

Abiapuntua, beraz, gidoi aldetik, nahiz eta mugatua izan eta ezer berririk ez eskeini, oso aproposa da. Oso sinisgarriak ez diren egoera batzuk alde batera utzita (gauza sinisgaitzak eduki gabe ezin gaitezke egon zientzia-fikziozko filme baten aurrean), modu oso politan eraikita dago istorio guztia. Bestalde, teknika digitalak bikainak dira. Ez dira luzemetraiak daukan osagai erakargarriena, baina asko laguntzen dute filmea modu ulergarri eta azkar batean aurrera egin dezan. Ezaugarri horiek lortzen dute "The rise of the planet of the apes" oso produktu entretenigarri eta gomengarria izatea, dudarik gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide