Igor Arzuagak eta Luis Vilek “Mara-mara” diskoa kaleratu dute

Txabi Alvarado Bañares 2011ko abe. 2a, 09:27

Durangoko azokan aurkeztuko dute lana, igandean

Mara-mara izeneko lana grabatu du Igor Arzuaga Aretako musikariak, Luis Vil amurrioarraren laguntzarekin. Arzuagak diskoa osatzen duten 12 kantuen melodia eta letrak sortu ditu, eta Vil moldaketa eta ekoizpenaz arduratu da. Hala, bi musikarien estilo pertsonalak fusionatu egiten dira diskoko kantetan. Arzuagaren piano eta akordeoiari Vilen perkusio eta gitarrak gehitzen baitzaizkio.

Durangoko azokan aurkeztuko dute lana, igandean

Mara-mara izeneko lana grabatu du Igor Arzuaga Aretako musikariak, Luis Vil amurrioarraren laguntzarekin. Arzuagak diskoa osatzen duten 12 kantuen melodia eta letrak sortu ditu, eta Vil moldaketa eta ekoizpenaz arduratu da. Hala, bi musikarien estilo pertsonalak fusionatu egiten dira diskoko kantetan. Arzuagaren piano eta akordeoiari Vilen perkusio eta gitarrak gehitzen baitzaizkio.

Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitaratu dute Mara mara, eta igande honetan Durangoko azokan aurkeztuko dute, 14:30etan Ahotsenean.

Ibilbide luzeak

Bai Igor Arzuagak eta bai Luis Vilek musikaren munduan ibilbide luzeak egindakoak dira. Arzuaga pasaden mendean hasi zen Mikel Urdangarin eta antzeko artistekin grabatzen. Argi izpi bat eta Smog bakarkako lanak grabatu zituen gero, Gaztelupeko Hotsakekin. Ondoren, Mara izeneko proiektuan murgildu zen eta beste bi disko argitaratu zituen: Lagun eroa eta Unibertsoa gu. Bi lan horiek osatzeko pianoa eta ahotsa baino ez zituen erabili. Oraingo honetan, Politburo Recording Fiasco zigilua arduratu zen diskoen edizio eta banaketaz.

Luis Vil, aldiz, hainbat punk eta rock taldetan ibilitakoa da. Baina 2005etik aurrera bakarlari moduan aritu da, La mala crianza bandaren laguntzarekin. Lau izan dira horrela argitaratu dituen lanak: Versos Ajenos (Laudioko La Tetrada Literaria literatur taldeko kideen poesia musikatuen bilduma), Retrato del caos, Sapos y culebras eta Protopito. Azken hori pasaden ekainean argitaratu zuen.

Musikaren munduan ez-ezik, zinemagintzaren munduan ere sartua dago Vil. Hala, hasi zen Arzuagarekin elkarlanean. Aktore eta musikari lanak egiten izan baitzuen musikari aretarra Flores de papel filma laburrean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide