Jon Pagazaurtundua Isusi militante gaztea omenduko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia

Urtero bezala, Laudio eta Orozko inguruko herritarrek Jon Pagazaurtundua Isusi militante abertzale gaztea omenduko dute bere heriotzaren urteurrenean. 1973ko azaroaren 28ko gauean, frankismoa oraindik indarrean zegoela, esku artean zute lehergailuak eztanda egin zien ETAko militanteak ziren Jon Pagaza laudioarrari eta Joxe Etxeberriari. Leherketaren ondorioz bi militanteak Areetako Lope de Vega kalean zendu ziren. Lagunek "Pagaza" goitizenez ezagutzen zuten laudioarrak 19 urte besterik ez zituen.

Urtero bezala, Laudio eta Orozko inguruko herritarrek Jon Pagazaurtundua Isusi militante abertzale gaztea omenduko dute bere heriotzaren urteurrenean. 1973ko azaroaren 28ko gauean, frankismoa oraindik indarrean zegoela, esku artean zute lehergailuak eztanda egin zien ETAko militanteak ziren Jon Pagaza laudioarrari eta Joxe Etxeberriari. Leherketaren ondorioz bi militanteak Areetako Lope de Vega kalean zendu ziren. Lagunek "Pagaza" goitizenez ezagutzen zuten laudioarrak 19 urte besterik ez zituen. Hilabete baino gutxiago falta zen erregimen frankistaren norababidea aldatuko zuen atentatua gertatzeko; Luis Carrero Blanco Espainiako Gobernu Presidentearen aurkako atentatua.

Txalaparta argitaletxeak Euskadi Eta Askatasuna liburu bilduman jasotakoaren arabera, familiak ez zuen berria zenbait ordu pasatu arte jakin, goizaldean Guardia Zibila etxera sartu zenean. Militante gaztearen amak orduan adierazi bezala, Jon Pagazaurtundua gaztea urte askotan elizan laguntzen ibili zen arren Guardia Zibilak bere aldeko meza debekatu eta bere izenaren aipamen txikiena egitea ere galarazi zuen. Herrian ustekabea izan zen albistea, lagunek "Pagaza" goitizenez ezagutzen zuten hori Joan Luis Pagazaurtundua zenik jakin ez, eta ez zutelako gazte laudioarraren militantzia politikoa ezagutzen.

Txalapartaren argitalpenean jasota dagoenaren arabera, heriotza gertatu baino urte batzuk lehenago sartu zen Jon ETAn, lehenik adar kulturalaren barruan, eta ondoren V. Biltzarreko adar militarreko komando batean.

Urtero bezala herritarrek hainbat ekitaldiren bidez gogoan izango dute

Laudio eta Orozko inguruko herritarrek militante abertzalearen oroimena gordetzeko ekitaldiak antolatu dituzte aurten ere. Azaroaren 27an, igandean antolatu dute bi herriak lotzen dituen Santa Marina mendira irteera. Goizeko 8etan aterako da martxa Laudioko Herriko plazatik, eta Orozkora arteko bidea egingo dute, bertan, hilerrian, omenaldi ekitaldi bat egiteko gero. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide