X Men: Lehen belaunaldia

Aitor Aspuru Saez 2011ko urr. 20a, 15:21

Askotan, superheroien filmeak iraingarriak dira. Gidoiak ez daude orokorrean oso landuta eta luzemetraiaren arduradunek bakarrik saiatzen dira komikiaren jarraitzaileei dirua ateratzen. Noizean behin, ordea, filme interesgarriren bat agertzen da ezaugarri hauekin. X Men Lehen belaunaldia horien artean egon daiteke.

Askotan, superheroien filmeak iraingarriak dira. Gidoiak ez daude orokorrean oso landuta eta luzemetraiaren arduradunek bakarrik saiatzen dira komikiaren jarraitzaileei dirua ateratzen. Noizean behin, ordea, filme interesgarriren bat agertzen da ezaugarri hauekin. X Men Lehen belaunaldia horien artean egon daiteke.

Izenburu honek X Men taldearen inguruan egindako filmeetaz ezberdintzen da gauza batean, bere abenturak kontatzea baino, talde honen sorreran gelditzen da. Horrela, Charles Xavier, Magneto edo beste pertsonaien bizitzak deskribatzen ditu izen hauetaz jabetu baino lehen. Helburu hau lortzeko, pelikulak pasarte historiko ospetsuak erabiltzen ditu; guda hotza, adibidez. Erreferentzia ezagunen bitartez, ikuslea garai zehatz batzuetan murgiltzen da eta ez bakarrik heroi batzuen txikizioetan. Giro honek espioien generoarekin bat egiten du momentu askotan (tramankulu harrigarriak, mesfidantza, sobietar eta estatubatuetarren arteko hika mikak…), James Bondeko izenburu batzuk burura erakarriz.

Noski, mutanteen ezinegona egongo da beti atzetik, gizakiak ez bait dira, eta hau seguraski, interes gutxien daukan gauza izango da. Tamalez, oso garrantzitsua da istorioan osagai hau. Gehiegi, egia esanda, pertsonaien gatazka hori ez bait dago ondo hedatuta, nire ustez. Zorionez, tira bira sasi-filosofiko hauek (gaztetxo bat bazara eta izaera arazoak badituzu, noski) ez dute pelikula gehiegi moteltzen eta argumentua aurrera egiten du. Gure mesederako, azken finean, superheroi filme bat ikusiz gero, bakoitzak nahi duena, orokorki, efektu digitalak dira, eta X Men Lehen belaunaldian ikuskizun hori nahiko egokia da, behintzat, kontakizunarekin badauka zerikusirik, ez da dohainekoa.

Efektuak onak badira, aktoreen lana ez dago gaizki kontuan izanda erakutsi behar dituzten sentimenduak kartoizkoak direla, hori bai. Hoberena, seguraski, giroa eta filme entretenigarri baten aurrean gaudela da. Superheroien filmeen mugak ezagutuz, honen alde esan behar dugu oso laster pasatzen dela nahiz eta bi ordu baino gehiago iraun eta ikuslea ez dela irainduta sentituko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide