Haevnen-En un mundo mejor

Aitor Aspuru Saez 2011ko urr. 6a, 16:28

Zaila da benetan filme on bat egitea umeak pertsonai garrantzitsuenak direnean. Haurren psikologia marraztea modu sinisgarri batean ez da batere erraza eta erronka honen zailtasunean, hain zuzen ere, datza Haevnen arrakasta. Filme honek famili pare baten arazoak kontatzen ditu. Alde batetik, Christianek bere ama galdu du; minbiziak hil arte kontsumitu du. Ondorioz, bere aitarekin bizitzera joan beharko da, eta bien arteko harremana ez da ona.

Zaila da benetan filme on bat egitea umeak pertsonai garrantzitsuenak direnean. Haurren psikologia marraztea modu sinisgarri batean ez da batere erraza eta erronka honen zailtasunean, hain zuzen ere, datza Haevnen arrakasta. Filme honek famili pare baten arazoak kontatzen ditu. Alde batetik, Christianek bere ama galdu du; minbiziak hil arte kontsumitu du. Ondorioz, bere aitarekin bizitzera joan beharko da, eta bien arteko harremana ez da ona.

Aldi berean, aldaketa honek ikastetxe berri batean hastea dakar. Eskola berri honetan Eliarekin gurutzatuko da. Ume honek ez dauka bizitza eroso bat. Beste ikasleek gorrotu dute eta hainbat bidegabekeriak jasan behar ditu. Lehen egunean bi haur hauen arteko adiskidantza pizten da. Horrek eragingo du Christian ere jo puntuan egotea. Baina haur berria gogorra da eta berehala egoerari buelta emango dio.

Eliaren egunerokotasuna etxean ere ez da pozteko modukoa. Bere aitak Afrikako herri batean ematen du urte gehiena mediku lanak egiten. Han ikusi behar dituen eskenak guztiz ezatseginak dira; guda zibila dago martxan eta bortizkeria nagusi da. Bestalde, gizon honen eta bere emaztearen  arteko harremanak apurtuta daude.

Pertsonai guzti hauek gurutzatzen diren puntua da Haevnen. Bere bizitza baldintzak talka egiten dutenean galdera eta egoera konplexuak azalartuko dira. Lur filosofiko hauetan murgiltzen denean, filmea agian sakonegia izaten saiatzen da. Ordea, istorioa apaindurarik gabe aurrera egiten duenean oso interesgarri eta entretenigarria da. Emaitzak pena merezi du. Helburu hau betetzeko asko laguntzen dute aktore guztiek, bai umeek, bai helduek, eta Susanne Bier-en zuzendaritza: irudiak, orokorki politak eta indartsuak bait dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide