Abian da Ziripot, Aiaraldeko gazte mugimenduaren bozgorailua

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ira. 27a, 08:55

Gazteriarekin loturiko albiste, deialdi zein bideoak plazaratuko dituzte bertan

Aiaraldeko gazte talde batek Ziripot ataria sortu du. “Komunikatzea” xede duen webgune horrek Orozko, Urduña, Laudio eta Amurrioko gazteen ahotsak zabaldu nahi ditu, eragile zein norbanakoek gazteriari eginiko ekarpenak bilduz. Hala, “bakoitzaren haria luzatuz sarea osatzera” doazela adierazi dute Ziripoteko kideek.

                Horretarako, gazteriarekin erlazionatutako albiste, deialdi eta bideoez  hornitutako bloga eraiki dute. Sortzaileen hitzetan, asko dira Aiaraldea “egunez egun” eraikitzen duten eragile zein norbanakoak: gazte asanbladak, kultura eta musika taldeak, Gazte independentistak, ikasle mugimendua…  Baina mugimendu hori guztia elkartzeko “plaza baten gabezia” zegoela azaldu dute. Hutsune hori betetzera dator, euren hitzetan, Ziripot ataria.

Gainera, Aiaraldeko gazteak proiektu honetan parte hartzera animatzen dituzte, kontakturako e-mail bat eskainiz: ziripot_aiara@hotmail.com

Ziripot ataria bisitatzeko egin klik hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide