Chimes at midnight/Campanadas a medianoche

Aitor Aspuru Saez 2011ko ira. 23a, 09:34

Agerian geratu zen bere bizitza osoan zehar literatura pisu handia zeukala Orson Wellesen lanean. El Quijoteren adaptazio bat egiten saiatu zen hainbat aldiz gizon honek, baina bere saiakera guztiak ez zuten bere helburua lortu. Cervantesekin ez bezala, Shakespearekin edo Kafkarekin askoz sorte on handiagoa izan zuen Wellesek. MacBeth, Otelo, Prozesua egin zituen eta Chimes at midnight baita ere.

Agerian geratu zen bere bizitza osoan zehar literatura pisu handia zeukala Orson Wellesen lanean. El Quijoteren adaptazio bat egiten saiatu zen hainbat aldiz gizon honek, baina bere saiakera guztiak ez zuten bere helburua lortu. Cervantesekin ez bezala, Shakespearekin edo Kafkarekin askoz sorte on handiagoa izan zuen Wellesek. MacBeth, Otelo, Prozesua egin zituen eta Chimes at midnight baita ere.
Azken pelikula honetan, idazle ingelesaren izenburu ezberdin batzuk nahastu zituen oso filme aipagarria zuzentzeko. Noski, Shakespearen liburutan oinarrituta, istorioaren ardatza errege baten eta bere seme diskoloaren bizipenak dira.
Enrike IV. aurka matxinada bat antolatu da eta borroka bortitza izango da. Garai latz hauetan, bere semea eta etorkizunean erregea izan behar dena ez ditu ardura asko betetzen. Denbora guztia Falstaffekin ematen du, lapur eta gezurti batekin, hain zuzen ere. Tipo honekin, bere lagunekin eta emakumeekin. Baina noizbait, eta momentu larri hauetan erakutsi beharko du, bizitza eman zion gizonari ordainduko beharko dizkio bere mesede guztiak. Hori, edo botere egarria, borrokara eramango du. Eta Faslstaff ez da gehiegi urrunduko bada ez bada ere. Garaipenari esker gauza handiak lortu ditzake eta.
Shakespearen testuetan oinarrituta kontuan izanda, argi dago elkarrizketa txundigarriak daudela pertsonaien artean, boterearen edo bizitzaren inguruan. Kalitate honi gehitu behar diogu Wellesen trebezia irudiak konposatzeko. Bai etxe baten barruan grabatuta dauden eskenetan, bai kanpoan girotuta dauden eskenetan zinemagileak irudi bakoitzarekin ahalik eta gehien adierazten saiatu zen. Eta ez zen hori lan erraza izan, diru asko ez zeukan eta. Dena den, lan fina egin zuen.
Oso ondo girotuta bait dago guztia, eta aldi berean, irudimenari esker egoerari buelta eman zion. Zinema irakasleek klaseak ematen dituztenean oraindik erabiltzen dituzte guda eskenak gauza batzuk azaltzeko -zaldun gutxi zituenez, karga bakoitza bi aldiz grabatu zuen, alde batetik eta bestetik, eta gero kontraposizio bat egin zuen muntaian, horrela, bi karga ezberdin daudela dirudi, bata bestearen aurka hain zuzen ere-.
Gainera, Wellesek pertsonai oso garrantzitsu bat aukeratu zuen eta interpretazio arloan trebezi handia zeukala ere nabarmendu zuen. Pantaila erabat betetzen du, eta ez bakarrik gizen zegoelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide