The Painted veil/ El velo pintado

Aitor Aspuru Saez 2011ko ira. 8a, 15:21

Edward Norton eta Naomi Watts filme berberan egonda, edonork pentsa dezake betiko amodiozko istorio batean. Baina, pelikula hau Somerset Maugham-en liburu batean oinarrituta dago, beraz, gauzak ez dira izango hain errezak. El velo pintado-ren hasierak adierazten digu Naomi Wattsen pertsonaia presio handiak jasotzen dituela berehala eskontzeko. Nahiz eta gaztea izan oraindik, bere sendiek beldur dira etxean geratuko ez den betirako. Egoera honetan, Edward Nortonek bizitza ematen dion gizona agertzen da bere bizitzan.

Edward Norton eta Naomi Watts filme berberan egonda, edonork pentsa dezake betiko amodiozko istorio batean. Baina, pelikula hau Somerset Maugham-en liburu batean oinarrituta dago, beraz, gauzak ez dira izango hain errezak. El velo pintado-ren hasierak adierazten digu Naomi Wattsen pertsonaia presio handiak jasotzen dituela berehala eskontzeko. Nahiz eta gaztea izan oraindik, bere sendiek beldur dira etxean geratuko ez den betirako. Egoera honetan, Edward Nortonek bizitza ematen dion gizona agertzen da bere bizitzan. Tipo hau ez da erakargarriegia baina behintzat arduratsua eta jatorra dirudi.
Azkenean, emakumea maiteminduta ez egon arren, mediku honekin eskontzen da eta berehala Shangaira bizitzera joango dira. Ezaugarri hauekin, harremana zaila izango da. Askoz zailagoa beste gizon bat bien artean gurutzatzen denean. Harremana gogorra bazen, gero eta gogorragoa bihurtuko da eta bakarrik itxurakeriek mantenduko dute. Momentu tirabiratsu hauetan medikuak Txinako herrixka batera joateko erabakia hartuko du eta bere emaztea eramango du, gainera.
Bapatean, Edward Nortonen pertsonaiaren izaera zorroztuko da. Gutxi hitzegingo du eta Txinako herritxo honen bidean bere sendotasuna erakutsiko du. Hitz gutxiko gizona, azkarra eta gupidagabea bihurtuko da denbora gutxian. Hori bai, aurkituko duen egoera hori eta askoz gehiago inposatzen du. Bisitatzen duten aran txiroa epidemia beldurgarri batek harrapatu du eta zientzia eta gaitzaren arteko borroka luzea izango da.
Erronka hau bere emaztearekin daukan harremana ahazteko balioko du hasiera batean. Baina denborarekin emakumea apetak eta tontakeriak alde batera utziko ditu eta bien arteko gauzak aldatuko dira. Puntu honetan, filmea agian tipikoegia suertatzen da. Dudarik gabe, hoberena lehen gertatu da eta; eskonduen arteko liskarrak eta ahozko labankadak, eguneroko gatazkak...
Bestalde, alde interesgarriena, nire ustez, giroak jartzen du. Filmea XX. mendeko hasieran dago girotuta. Garai horretan Txina Erresuma Batuko kolonia bat zen eta gatazka politiko hori nabaritzen da medikua herrixkara joaten denean. Bukatzeko, aipatu behar dira eskenatokiak, benetan politak. Filme erromantiko kutretaz kokoteraino bazaude, aukera ezinhobeagoa da hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide