Animal Kingdom

Aitor Aspuru Saez 2011ko abu. 25a, 12:06

Azken hamarkadan ikusentzuneko industria gehien aldatu duena ez dira, 3-D efektuek. Nahiz eta Avatar eta teknologia horiek munduko zinemetan ezarri, ikuslearen gogoek aldaketa sakonago bat pairatu dute, zorionez, telesailei esker. Bereziki, ikuspegi berri hau gaizkileen istorioetan nabarmendu da. The wire, The Soprano edo The shield miresgarriek mafiaren generoan lurrikara bat eragin dute.

Azken hamarkadan ikusentzuneko industria gehien aldatu duena ez dira, 3-D efektuek. Nahiz eta Avatar eta teknologia horiek munduko zinemetan ezarri, ikuslearen gogoek aldaketa sakonago bat pairatu dute, zorionez, telesailei esker. Bereziki, ikuspegi berri hau gaizkileen istorioetan nabarmendu da. The wire, The Soprano edo The shield miresgarriek mafiaren generoan lurrikara bat eragin dute.

Zentzu horretan Animal Kingdom ikustea interesgarria da gauza guzti hauen jakinean bagaude. Berez, filme hau antipodetatik dator. Baina Oceanian egindako proiektu hau komentatutako telesailen ardatz guztiak jarraitzen ditu. Alde batetik, ona eta txarraren arteko ezberdintasuna ez dago batere argi. Legeak, edo hobeto esanda, poliziak, ez dira oso eredugarriak. Eta gainera, justizia ez dauka garrantzi handirik kontakizun honetan, Animal Kingdomen pertsonaien helburua irautea da. Horregatik, gezurrak esatea, leialtasunik ez edukitzea edota hiltzea ez die eragozpenik sortzen. Ez gaizkileei, ez poliziei.

Bestalde, filmearen giroa guztiz errealista da. Beraz, ez dago lilurarako lekurik. Lapurrek ez daukate glamour handirik familia bat izateaz aparte. Poliziak gezurtiak eta hiltzaileak dira ere.

Pertsonai garrantzitsuena bere ama galtzen du pelikularen hasieran. Emakume hau drogaren menpe bizi izan da beti eta menpekotasun horrek erahiltzen du. Bakarrik, bere semea senideekin harremanetan jartzen da. Hauek momentu gogorrak bizi dituzte. Polizia beraien atzetik dago, baina dena den etxeko ateak irekitzen dizkiote.

Borondate ona, tamalez, ez da nahikoa, familia honen gainean presio jasangaitzak erori behar dira eta beti ahulenak ordaintzen du egoera hori. Denbora gutzitan, mutiko honek gauza asko eta oso ezatseginak ikasiko du, sartu den unibertsoaren arauak ez bait dira errazak eta inork ez dio azalduko, baina nahi ta nahi ez ulertuko ditu. Filmearen bukaera horrela adieraziko ditu. Telesail onenen jarraitzaleia izanik, proiektu interesgarria Animal Kingdom.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide