Winter´s Bone

Aitor Aspuru Saez 2011ko uzt. 28a, 16:09

Noizean behin ez dago batere gaizki filme ezezagun bati aukera bat ematea. Winter´s Bonek horrelako ahalegin bat merezi du. Printzipioz, filme hau miztura artistiko arraro batetik sortzen da. Genero ezberdinak lantzen ditu; thrillera, drama hutsa edo betiko intriga. Kontatzen duen istoria nahiko sinplea da berez. Familia txiro baten aita desagertu egin da. Ez da gertaera oso arraroa, tipoa duela gutxi gartzela utzi zuela kontuan izanda. 

Noizean behin ez dago batere gaizki filme ezezagun bati aukera bat ematea. Winter´s Bonek horrelako ahalegin bat merezi du. Printzipioz, filme hau miztura artistiko arraro batetik sortzen da. Genero ezberdinak lantzen ditu; thrillera, drama hutsa edo betiko intriga. Kontatzen duen istoria nahiko sinplea da berez. Familia txiro baten aita desagertu egin da. Ez da gertaera oso arraroa, tipoa duela gutxi gartzela utzi zuela kontuan izanda. 

Dena den, muturreko egoera honi arazo gehiago batuko zaizkio. Gizon honek presondegia utzi zuenean, berme bati esker izan zen. Berme honen dirua lortzeko, tipoak bere etxea erabili zuen. Orain desagertu dela ikusita, dirua jarri zuen enpresak berea berreskuratu nahi du. Hortaz, preso ohiaren alaba nagusiak -bere ama oso gaixo bait dago- hustutzeko arriskuari aurre egingo behar dio bakarrik. Eta horretarako, bide bat besterik ez dago, bere aita aurkitzea, bizirik edo hilik.

Pertsona hau topatzeko, emakume gazte honek erantzunen bila atera beharko da, eta hemen dator hoberena. Azken finean, pertsonai nagusiena Winter´s Bonen giroa izango da. Oso giro zehatza gainera, Estatu Batuetako Hegoaldean dagoen baserri-giroa. Hori bai, gizarte mailan, Misouriko leku hau oso hondatu dago eta jende gehienak negozio zikinei esker bizi da.

Beraz, bere ikerketak aurrera eramaten saiatzen denean, neskato honek ierarkia ezberdien lege, logika eta oztopo beldurgarriekin topo egingo du. Modu berean, gauza ezerosoak jakinaraziko dizkio bere bilaketa bere aita eta bere famiaren inguruan.

Oso filme ezberdina, patxadatsua, baina aldi berean, gogorra, bortitza eta sosegu eza sortzen duenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide