Primos/Lehengusuak

Aitor Aspuru Saez 2011ko eka. 30a, 15:10

Nola izango litzateke Kevin Smithen filme bat zuzendari hau Estatu Batuetakoa izan ordez, Comillasekoa izango balitz? Oso erraz, emaitza hurrengo filmea izango litzateke; Primos. Baten batek pentsatuko du paralelismoak egitea arriskutsuegia dela, baina, egia esanda, Kevin Smith, zinemagile dibertigarria izanez, baditu ere bere gabeziak (begibistan geratu dira bere azkenengo filmeetan, gainera). Primosen zuzendariari gertatzen zaion moduan.

Nola izango litzateke Kevin Smithen filme bat zuzendari hau Estatu Batuetakoa izan ordez, Comillasekoa izango balitz? Oso erraz, emaitza hurrengo filmea izango litzateke; Primos. Baten batek pentsatuko du paralelismoak egitea arriskutsuegia dela, baina, egia esanda, Kevin Smith, zinemagile dibertigarria izanez, baditu ere bere gabeziak (begibistan geratu dira bere azkenengo filmeetan, gainera). Primosen zuzendariari gertatzen zaion moduan.

Filme honek hasiera nahiko potentea eta aldi berean tipikoa du. Pertsonai garrantzitsuena elizan dago gonbidatuei azaltzen zergatik bera bakarrik aurkeztu den hain egun erabakigarri horretan. Zoritxarrez, bere emaztegaia iritziz aldatu du azken momentuan eta orain ez du eskondu nahi. Erokeri honen aurrean, gizona, bere bi lehengusuen laguntzaz, erabaki erabat zentzugabea hartzen du. Bere lehen amodioaren bila joatea.

Hiru protagonistak, hiru lehengusu hauek, Madrilgoak dira berez, baina beraien haurtzaroak, udan behintzat, Comillasen ematen zituzten. Momentu bikainak pasa zituzten han, baina denborak asko aldatu ditu. Bata oso egoera sentimental negargarrian geratu da, bestea bizizale amorratua bihurtu da eta hirugarrena Afganistanen egon zen militar moduan eta begi bat eta arrazoia galdu zuen han, hala ere, -eta hau da sinisgaitzena- pertsona ona da. Noski, hiru gizon hauen bidaia existentziala izango da. Bakoitzak bere bizitzan falta dena aurkituko du. Amodioa, konfidantza, ausardia...

Zentzu horretan, filmea ohikoak diren gaiak lantzen ditu -autolaguntza eta autoarkikuntza helburuak dituzten bidaiak behin eta berriro ikusi ditugu zineman- baina, behintzat, umore nahiko freskagarria erabiltzen du istorioa kontatzeko zuzendariak. Horregatik, agian, Kevin Smithen filmeak ikuslearen gogora etorriko dira. Arevalok, estatu batuarra egiten duen bezala, estruktura dramatiko oso ezagunak eta kontserbadoreak jartzen ditu martxan, baina berez, istorioaren ardatzak gag arinak dira, sexuan, kultura popularrean (zinema edo musika) eta gizon-emakume harremanetan oinarrituak.

Laburbilduz, Primos filmearen alde farre batzuk botatzeko aukera jokatzen du, baina aurka gauza ezberdin batzuk ditu. Alde batetik, egoera ugari -guztioi gustatuko litzaiguke gizon eta emakumeen arteko komunikazioa hain gordina izatea- eta pertsonai batzuk oso sinisgaitzak dira, eta bestalde, pasarte batzuk lotsa ematen dute, benetan pinpirinak bait dira. Guzti hau jakinda, zuena da erabakia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide