Hau gizon bat bada

Aitor Aspuru Saez 2011ko eka. 22a, 15:55

Euskal literaturan -edo behintzat euskaraz idatzitakoaren artean- hutsune nabarmena zegoen holokaustoaren inguruan. Egia da Primo Leviren "Taula periodikoa" duela urte batzuk itzuli zutela euskarara, baina italiar judutar honek idatzitako trilogia ez zegoen euskaraz aurkitzerik. Gabezi hau, nahiz eta guztiz ez izan, betetzetik gertuago dago. Duela gutxi Alberdaniak Primo Leviren "Hau gizon bat bada" argitaratu baitu. Bere holokaustoaren trilogiaren lehendabiziko liburua da hau.

Euskal literaturan -edo behintzat euskaraz idatzitakoaren artean- hutsune nabarmena zegoen holokaustoaren inguruan. Egia da Primo Leviren "Taula periodikoa" duela urte batzuk itzuli zutela euskarara, baina italiar judutar honek idatzitako trilogia ez zegoen euskaraz aurkitzerik. Gabezi hau, nahiz eta guztiz ez izan, betetzetik gertuago dago. Duela gutxi Alberdaniak Primo Leviren "Hau gizon bat bada" argitaratu baitu. Bere holokaustoaren trilogiaren lehendabiziko liburua da hau. Geroago beste bi testu idatzi zituen, lehenengo honen jarraipena bat("La tregua"), eta bestea saiakera bat ("Los hundidos y los salvados"), azken honetan, gainera, "La zona gris" filmea oinarritu zen.

Hiru izenburu hauetan, era ezberdinak erabilita, Primo Levik bere bizipenen bidez holokaustoaren inguruan erreflexio ugari proposatu zituen, eta nahiz eta liburu guztiak oso interesgarriak izan, dudarik gabe, hoberena eta gogorrena "Hau gizon bat bada" da. Orrialde hauetan egileak Auschwitzen jasan zituen bizipenen berri ematen du. Lehendabizi, eta modu azkarrean, atxiloketa kontatzen du -partisano gazte bat izan zen Primo Levi- eta jarraian zuzenean ekiten dio Polonian bukatzen den bidaia deskribatzeari. Bidaia honen azken geltokia imagina dezagun lekurik beldurgarriena da; Auschwitz. Noski, bidaia eta egonaldi hauek heriotzaz eta opresioz beteta daude, baina Primo Leviren gaitasun paregabea naziek presoei eragin zieten deshumanizazio prozesua kontatzea da, autokritika alde batera utzi gabe.

Horrela, italiar hau behin eta berriro txundituta geratu zen bere, eta baita besteen, adaptatzeko erreztasunarekin. Horrela, batzuk traidoreak bilakatu ziren eta naziekin lan egin zuten (kapoak), bitartean, beste gehienek lapurreta praktikatu zuten, elkarri goilarak edo ahal zuten guztia kenduz. Nazien aurka egiten zutenek edo arau nazkagarri hauek jarraitzen ez zituztenek ez zuten gehiegi iraun Auschwitzen; gas-geletan, tiroz edo soka batean urkatuta bukatu baitzuten. Kontzentrazio zelaietan ez ziren soilik gorputzak hiltzen, askotan, gorputza bera baino lehenago arimak ere erailtzen baitzituzten naziek.

Bortizkeri honi esker, naziek bere ideiak praktikan ikusi zituzten. Judutarren aurka hainbeste indarkeria erabili eta gero, naziek leporatzen zieten portaera erakutsi zuten, aldi berean nazien ideiak indartuz. Guzti hau kontuan izanda, eta hala eta guztiz ere, Primo Levik bere eta besteen miseriak biluztu zituen lan honetan, bai eta munduari galdera bat luzatu ere; ba al zegoen beste era batean jokatzerik? Argi eta garbi, ez.

Guzti honetaz, bizitzaz eta heriotzaz hausnartzera, eta irakurlea norbere buruaren inguruko galderak egitera bultzatuko duen liburua da "Hau gizon bat bada". Ez utzi pasatzen aukera eta irakurri ezazue. Zuen mesederako eta Primo Leviren bizipenei zentzua emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide