The Ox-Bow incident

Aitor Aspuru Saez 2011ko eka. 16a, 16:56

Western generoaren barruan badaude izen oso ezagunak. Zuzendaritza aldetik, nahiz eta oso lan ezberdinak egin, John Ford, edo Sergio Leone aipatu ditzakegu, eta interpretazio lanak abiapuntutik hartuta, John Wayne edo James Stewart bururatuko zaizkigu. Hala ere, harribitxi ugari daude genero honen barruan -normala da, bestalde, ehunka filme interesgarri egin bait dira, hain famatuak ez direnik.

Western generoaren barruan badaude izen oso ezagunak. Zuzendaritza aldetik, nahiz eta oso lan ezberdinak egin, John Ford, edo Sergio Leone aipatu ditzakegu, eta interpretazio lanak abiapuntutik hartuta, John Wayne edo James Stewart bururatuko zaizkigu. Hala ere, harribitxi ugari daude genero honen barruan -normala da, bestalde, ehunka filme interesgarri egin bait dira, hain famatuak ez direnik.

Hoien artean The Ox-Bow incident gogoratzeko beharrean gaude. Bere zuzendaria, William A. Wellman, baditu beste luzemetrai bikainak; The public enemy, adibidez, baina hau famatuagoa da. Hau guztia, eta Henry Fonda, Dana Andrews eta Anthony Queen filme honen aktore multzo barruan egoteak zailago egiten du pelikula honen ospe falta azaltzea edo ulertzea.

The Ox-Bow incident era oso sinple batean hasten da. Cowboy pare bat herri txiki batera heltzen dira. Hasierako minutu hauek ikusita komedia baten aurrean gaudela pentsa dezakegu, baina laster egoera gaiztotzen da. Herriko biztanle bat erasotua izan da. Bertako jendearen artean eztabaida pizten da: gaizkileen atzetik joatea edo sheriffa itxarotea dira aukerak. Batzuk ez daukate inolako dudarik, beraiek harrapatuko dituzte gaizkileak eta aurkitzen duten lehen zuhaitzean urkatuko dituzte.

Beste biztanle batzuk nahiago dute legearen erabilera, hau da, epaiketa bat. Badira ere bien artean mugitzen direnek, gauzak oso argi ez daukatenek. Dena den, gizon talde bat ateratzen da berehala errudunen atzetik. Hori bai, beraien artean, guztiek ez dute iritzi berbera. Beraz, hiru gizon aurkitzen dituztenean eta erasoa egozten dietenean, sekulako gatazka egongo da.

Honen bidez, The Ox-Bow incident-ek modu oso interesgarri batean lortzen du ikusleari pentsaraztea. Zer da justicia? Nola gauzatu era zuzen batean? Zer nolako zilegitasuna dauka heriotz zigorra? Guzti hori istorio entretenigarri, muturreko eta sutsu bati esker.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide