Bulkada

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ayllon Corral 2011ko eka. 15a, 08:28

Historia nirekin hasten da. / Lehenagokoak dira ibaia eta mendiak. / Aspaldikoak lurra eta bidea. / Antzinako bizitza salatzen dute harresi kondarrek. / Nork erabaki zuen hau zela tokia? / Nork jaso zuen aurreneko babeslekua? / Ze izar dirdirak zehaztu zituen koordenadak?

Historia nirekin hasten da. / Lehenagokoak dira ibaia eta mendiak. / Aspaldikoak lurra eta bidea. / Antzinako bizitza salatzen dute harresi kondarrek. / Nork erabaki zuen hau zela tokia? / Nork jaso zuen aurreneko babeslekua? / Ze izar dirdirak zehaztu zituen koordenadak?

Urte mordoa dira poeta isilik geratu zitzaigula. Aingurak erreketan liburu goiztiar hartatik hona, Benitoren hitzak han-hemenka irakurtzeko parada izan dugu bere zaleok. Eta zer nahi duzue esatea, baina letrak juntatzearena poliziari harriak botatzearena baino zabalduago dagoela ematen duen honetan, plazer hutsa izan da bere oasietan atseden hartzea. (Bihoakie, bide batez, nire eskerrik beroena twitterren asmatzaileei, batere interesik gabeko testu zentzugabeen erreinuari 140 karaktereko hesiak jartzeagatik; gustu gutxiko eta arte gutxiagoko testuak izan daitezela behintzat laburrak).

Esku artean daukagun Bulkada honetan, historian zehar bidaia egiteko proposamena dakarkigu poetak. Berea eta aldi berean gurea den historian paseatzeko eskua luzatu digu. Familia, herria, literatura, historiako pasadizo gogoangarriak, bidaiak… eta politika, herri honetan nekez idatzi daitekeelako politikoa ez den poemarik.

Jon Benito Zarautzen jaio zen 1981ean. Eta nor den jakin dezagun Autoerretratu gaurkotua poema idatzi digu: nor 72454204-H / lo orduak 85896 / 01126742 osasun txartela // hortzak 32 / dioptriak 1,5 + 2,5 / oinaren neurria 42 / prakena 29 / giltzak 15/ jaitsitako kantuak 798 // 78 metro koadro / hipoteka 699 euro / 3035002939029508045 kontua / 1993-03-15 Laussaneko derrota / lan egun kotizatuak 1679 / 444 kilo zabor urtero // autoa E-5034-BTC / isbn 9788492468256 / %33 basque.

Poesia? Bai jaun-andereak! Poesia liburuek Bobsleyak baino jarraitzaile gutxiago dituztela ematen duen honetan, poesia bizi-bizirik dago: musikan, publizitatean, kaleko hormetan…  Ireki Bulkada honen orriak eta hasi irakurtzen. Ausartu zaitezte, erdi-zerraldo jaio zaizkigun e-book horietan bada ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide