No controles

Aitor Aspuru Saez 2011ko eka. 3a, 16:52

Borja Cobeagak publiko komertzialaren aurrean aurkeztu zuen bere burua “Pagafantas”i esker. Pelikula horrek, era oso fresko batean erabiltzen zituen behin eta berriro ikusitako amodiozko filmeen osagaiak ikuslea dibertitzeko. Lorpen galanta bi gauza kontuan izanez gero: alde batetik espainar estatuko produktu batek interesgarria izatea ez da ohiko gertakaria. Bestalde, amodiozko komedia lantzea aspertu edo nekatu gabe ez dago egile askoren eskuetan.

Borja Cobeagak publiko komertzialaren aurrean aurkeztu zuen bere burua “Pagafantas”i esker. Pelikula horrek, era oso fresko batean erabiltzen zituen behin eta berriro ikusitako amodiozko filmeen osagaiak ikuslea dibertitzeko. Lorpen galanta bi gauza kontuan izanez gero: alde batetik espainar estatuko produktu batek interesgarria izatea ez da ohiko gertakaria. Bestalde, amodiozko komedia lantzea aspertu edo nekatu gabe ez dago egile askoren eskuetan.

Beraz, “No controles” estreinatu zenean, askok jakin nahi genuen tipo honen jeinua kasualitatearen emaitza zen edo benetan bere sormen gaitasunean oinarrituta zegoen. "No controles"ek erantzunak ematen ditu galdera honi, baina ez dira betikoak. Luzemetraia hau Sergioren istorioa kontatzen du. Gabon zaharra da eta gazte honek sekulako gezurra bizi du. Dagoeneko zazpi hilabete pasa dira bere neskarekin apurtu zuenetik, hala ere, bere aitak ez daki ezer. Sergiok ez dio ezer esan eta, hori gutxi balitz, bere aurrean komeria bat antzezten dute bera eta bere neskalagun ohiak. Gainera, egoera ezin da gehiegi luzatu, neska Alemaniara joango baita bere gurasoekin lan egitera.

Baina, sorteak buelta bat eman diezaioke irtenbiderik gabeko arazo honi; Sergio eta bere neskalagun ohia harrapatuta geratzen dira aireportuan ekaitz bati esker. Bidaiari guztiak hotel batera bidaltzen dituzte aireportuko agintaritzek eta han Sergio bere amodioa berreskuratzen saiatuko da. Helburu hau lortzeko pertsonai arraro eta ezberdin batzuk lagunduko dute; klasekide ohi batek, bidaiari ezezagun batek…

Bide batez, proposamenak baditu gauza originalak eta helburu gertuena, hau da, ikusleari tarte barregarri bat eragitea, betetzen du. Hori bai, emaitzak ez dira txundigarriak. Iritzi hau gauza ezberdin batzuetan oinarritzen ditut. Adibidez, filmearen itxura telefilme bat gogoratzen du, nahiz eta irudi batzuk oso erakargarriak izan, hotel barruan grabatutako eskenak zeozer faltsua daukate. Bestalde, ez da oso sinisgarria Unax Ugalde pertsonai trakets bat (bai físiko bai emozionalki) interpretatzea. Unax Ugalde mutil katxarro bat da eta ez da ulergarria horrelako gizon batek ligatzeko arazoak izatea. Bere aurka jokatzen duen beste gauza bat zera da, nahiz eta Cobeagak amodiozko pelikuletan ohiko eskena askori –ez guztiei, tamalez- kutsu komiko bat eman, eskena hoiek tipikoak dira eta horrek tentsioa kentzen dio “No controles”i. Dena den, bere alde jokatzen duten elementu batzuk badaude ere: Julián Lópezen –Muchachada Nuin ibilitako aktorea- pertsonaia oso dibertigarria eta samurra da, ez dira falta gag komiko interesgarri batzuk eta bukatzeko, aktore extra eta agertzen diren lekuak ezagunak dira askotan. Ez nuke esango “No controles” derrigorrezko filmea denik, baina ez du suposatzen denbora galtze bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide