Midnight in Paris

Aitor Aspuru Saez 2011ko mai. 19a, 15:56

Urtero bezala, Woody Allenen jarraitzaileek hitzordu bat daukate New Yorkeko zuzendariarekin. Pasa den astean "Midnight in Paris" heldu zen zinemetara. Aldi berean filmea Cannesen estreinatu zen eta harrera oso ona izan zuen kritikoen aldetik. Dena den, hainbeste urte pasa eta gero, zinemagile honek produktu berri eta guztiz original bat eskaintzea zaila da. Noski, horrek ez du esan nahi pelikula kaskarra denik, baina argi dago "Midnight in Paris"ek ez duela erabateko adostasunik piztuko.

Urtero bezala, Woody Allenen jarraitzaileek hitzordu bat daukate New Yorkeko zuzendariarekin. Pasa den astean "Midnight in Paris" heldu zen zinemetara. Aldi berean filmea Cannesen estreinatu zen eta harrera oso ona izan zuen kritikoen aldetik. Dena den, hainbeste urte pasa eta gero, zinemagile honek produktu berri eta guztiz original bat eskaintzea zaila da. Noski, horrek ez du esan nahi pelikula kaskarra denik, baina argi dago "Midnight in Paris"ek ez duela erabateko adostasunik piztuko. Nere kasuan, lau pertsona ikusi genuen filmea eta erdia oso pozik atera zen eta beste erdia ez hainbeste.Woody Allenen jarraitzale bakoitzak, seguraski, iritsi bat izango du. Eta hau lehenik eta behin ohar moduan esan behar da.

Nere ustez, bere azken luzemetraia komedia interesgarri bat da, eta momentu askotan barreak eragiten ditu, batipat pertsonai garrantzitsuena eta bere aitaginarreba gurutzatzen direnean. Beraz, bere helburua, ehun minutu dibertigarriak eskaintzea, filmeak lortzen du. Baina, niri behintzat, oso ezagunak iruditu zitzaizkidan Allenek erabiltzen dituen baliabide komiko askok. Dudarik gabe, horren errua ez dauka zuzendariak, azken finean, zentzu askotan, Allen izan da komedia modernoaren aita, eta hori freskotasuna kentzen dio beste askok kopiatzen duten heinean.

Sarrera honen ostean, zer kontatzen du "Midnight in Paris"ek? Istorio txiki bat, gidoilari baten ametsak, hain zuzen ere. Gidoilari honek Parisera joan da bere emaztegariarekin. Bertan bere bizitza berriro astea gustatuko litzaioke. Hoollywoodeko gidoiak baztertzea eta eleberri on bat idaztea nahi du. Baina, bere andregaia ez du gauza berbera pentsatzen. Berak nahiago du Estatu Batuetan daukaten bizimodua eta behin eta berriro jakiarazten dio bere senargaiari. Gizona -Woody Allenek maiz egin duen papera- Owen Wilson da aldi honetan. Tipo bitxi honi miresmen handia eragiten dio pasa den mendeko 20. hamarkada eta Parisen bildu ziren artistak; Hemingway, Fitzgerald, Picasso... hori bai, ez du aurkitzen gauza berdina sentitzen duen inork. Bere emaztagaia eta bere gurasoek guztiz kontrakoa pentsatzen dute, eta gainera errepublikanoak dira -honek joko handia emango du gainera-, eta bestalde, kalean ustekabez aurkitzen dituzten ezagun amerikarrek oso antzerako gauzak pentsatzen dituzte. Beraz, nahiko bakarrik dago Owen Wilsonen pertsonaia mirari bat gertatzen den arte.

Gauerdi batean, pertsona ezezagun batzuk kotxe zahar eta dotore batera igotzera gonbidatzen dute protagonista. Kotxe horrek jai batera eramaten du eta han bere idoloak aurkitzen ditu. Bere garai kuttunenera bidaitzera lortu du azkenean. Tamalez edo zorionez, mirari honen eraginak ez du goiza arte irauten eta berriro bere garaira bueltatzen da Owen Wilson. Dena den, egoera honek kaos batean sartuko du protagonista eta kaos honetan komedia erromantiko baten osagaiak agertuko dira: amodioa, keskak, desleialtasunak (edo siakerak, behintzat), gezurrak... Ehun minutu atseginak pasatzeko moduko proposamen bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide