Ertzaintzak lapurreta-metodo berri baten berri eman du. Lapurreta-metodo hori honetan datza: bi pertsona gehienetan edadetua den norbaiten etxera sartzen dira eta udaleko langileak, gizarte-zerbitzuetako kideak edota antzekoak direla esaten dute. Horrela, batak etxekoak distraitzen dituen bitartean, besteak bertan dagoen diru eta bitxiak ostu egiten ditu.
Ertzaintzak lapurreta mota honen 8 salaketa jaso ditu azken hilabeteotan, Sestao eta Barakaldon jasotakoak. Batzuetan bi lapurrak batera sartzen dira eta beste batzuetan bigarrena etxekoak distraituta daudenean sartzen da lapurreta gauzatzera.
Euskadiko indar polizialek ikerketa bat abian jarri dute lapurreta hauen egileak identifikatzeko.